Los días que cambiaron el futuro de Chile

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Fuad Chahín

Data: 2020/01/30

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Politika, Gizarte Zientziak

Etiketak: Txile, Politika, Gizarte garapen


Deskribapena

Joan den irailean, Txile “sutan kiskali” zen. Garraioaren tarifen igoerak leherrarazi zuen gizarte matxinada bizitzaren kostuaren igoeraren kontra, pentsioen jaitsieraren kontra, osasun arloko prezioen igoeraren kontra eta oro har klase politikoaren kontra. Diktadura erori zenetik ikusi gabeko jarraipen eta indarkeria izan zuten liskarrek eta ondorioak oso larriak izan ziren: hogeita zazpi pertsona hil ziren, milaka herritar eta karabinero zauritu, ia hamar mila pertsona atxilotu zituzten eta giza eskubideen urraketa larriak gertatu ziren, eta 3000 milioi dolarren galera ekonomikoak zenbatu zituzten. Herritarren arteko egon ezina oso hedaturik dago. Egun batzuk geroago, Ekuadorren, Bolivian edo Kolonbian ere ageriko egin zen.Protesta horiei erantzuteko, Txileko gobernuak “Gizarte Agenda Berria” iragarri zuen, pentsioen, osasun arloaren eta soldaten inguruko neurriekin. Txileko alderdi politiko guztiek sinatu dute “Gizarte Bakearen eta Konstituzio berriaren aldeko akordioa”, beste prozesu konstituzional bat bideratzeko.Fuad Chahínek, Alderdi Demokrata Kristauaren presidenteak eta akordioa sinatu zuenetariko batek, gatazka horren errealitatea ulertzen lagunduko digu. Haren ustez, istilu horiek herrialdearen garapenean baztertuta sentitzen den populazioaren desberdintasunaren eta sentimenduaren isla dira. Zelan bermatuko du klase politikoak duintasuna, justizia soziala eta demokrazia etorkizunean Txilen?

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Fuad Chahín: “Los días que cambiaron el futuro de Chile”

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.