Sir Peter Jonas. Opera bihotzetik

Zikloa: Opera bihotzetik

Hizlaria: Peter Jonas

Data: 2019/01/21

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Aisia – Kultura

Etiketak: Opera


Deskribapena

Ohituta gaude operaz entzuten protagonisten ikuspegitik, batez ere kantarien, orkestra zuzendarien eta eszena zuzendarienetik. Baina, oihalaren atzealdean lan egiten duten pertsona ugariez gain (horiek ez dituzte ikusleek inoiz ikusten), opera antzoki guztietan dago, puntaren puntan, dena zuzentzen duen buru bat, programazioak hainbat urteko aurrerapenez diseinatzen dituena eta artistak aukeratzen dituena.

Sir Peter Jonas Londreseko English National Operaren eta Municheko Bavariako Estatu Operaren arduradun artistiko gorena izan da. Aurretiaz, Chicagoko Orkestra Sinfonikoan lan egina zegoen, ukondoz ukondo, Sir Georg Solti-rekin.

Musikaren eta operaren munduarekin lotutako pertsona gutxik dute Sir Peter Jonasek adina kontu interesgarri kontatzeko, azken hamarkadetako kantari eta orkestra zuzendaririk garrantzizkoenak ezagutu baititu. Entzundakoan ulertuko dugu, seguru asko eta askoz hobeto gainera, zer den opera antzoki handi bat eta zelan funtzionatzen duen ikus-entzuleek ikusten ez duten guztiak.

DeustoForum MEDIA

Sir Peter Jonas, indiscutible referente cultural en el Reino Unido, participa en el ciclo Opera Bihotzetik

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.