Zikloa: Enpresa eta banku arduratsuak
Hizlaria: Cristina Parias
Data: 2016/11/11
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Enpresa eta industria
Deskribapena
Finantza sistemaren egungo egoera, zaila ez ezik, inoiz ikusi gabea da alde askotatik. Historian lehenengoz, bankuek interes tipo negatiboei aurre egin behar diete, eta horrek marjinak murriztu eta oso zail egiten du diru-sarrerak igotzea. Gainera, egoera horrek luzaro iraungo duela dirudi.
Lehentasunezko akzioak, zoru-klausulak, black txartelak, erreskatea… Espainiar bankuen irudia nabarmen hondatu da krisialdiko urteetan eta sistema guztiak behar du ospea hobetu eta bezeroen konfiantza berreskuratu.
Hori nahikoa ez balitz, teknologiak eta bezeroen ohitura aldaketak behartu egiten dituzte erakundeak aldaketa digitala egitera eta kanal digitalak erabiltzera. Egoera hori aukera bat da kostuak murrizteko eta, aldi berean, erronka handia ere bai, finantza merkatuan beste lehiakide batzuk sartzeko modua izango delako, enpresa teknologiko handiak, esaterako.
Izan ere, egokitzen ez dakiten erakundeak “desagertu egingo dira hurrengo 5-10 urteetan”, Francisco González BBVAko presidenteak behin baino gehiagotan aipatu duenez.
DeustoForum MEDIA