Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Eva Silván, Juan José Ibarretxe, Gorka Urrutia
Data: 2017/02/14
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Euskadi, Politika, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak
Etiketak: politika, eskubide sozialak, giza eskubideak, desberditasun, haurtzaro
Deskribapena
Haurren arteko desberdintasuna Euskadin asko hazi da azken urteotan, batez ere, pobretutako populazioaren diru-sarrerak neurrigabe murriztu direlako, gainerako populazioarenekin konparatzen baditugu. Horrek izugarri zabaldu du tarteko errenta duten umeen eta errenta baxua duten umeen arteko etena. Guraso bakarra dutenak eta atzerritarrak dira kalterik handiena izan dutenak.
Euskadiko umeen arteko desberdintasun horren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko,
Save the Children erakundeak, umeen aldeko erakunde independenteliderrak,
“Desheredados” (Ondasungabeak) txostena aurkeztuko du. Autonomia Erkidegoko egoeraren analisia egin eta umeek aukera berdinak izan beharra azpimarratzen du, baita eta zenbait gomendio eman ere helburu horretara heltzeko. Etorkizunera begira pentsatu eta lan egiten duen gizarteak, bere burua justutzat duenak, ezin die egungo umeen beharrizanei entzungor egin.
DeustoForum MEDIA