Hora | Ordua: 19:00
Lugar | Lekua:
Salón de Grados| Gradu Aretoa
Dirección | Helbidea: Edificio Central de la Universidad de Deusto (Bilbao) | Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo).
Ver mapa | Mapa ikusi
Inscripción| Izen-ematea*:
Rellenar formulario | Formularioa
*Aforo limitado. Es imprescindible inscribirse para poder asistir al acto. Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko.
Contacto | Harremanetarako: 94 413 90 20
Espainiar ekonomiaren egoera bi gertaeraren artean kokatzen da: hazkunde maila altuaren eta langabezia-tasa handiaren artean. Badirudi ekonomia atera dela atzeralditik arin hazteko, Euroguneko tasarik altuenarekin, gainera. Aldi berean, egiturazko eraginkortasunik eza eta onartu ezinekolangabezia-tasa ditu oztopo. Horri erantsi behar zaio ziurgabetasun handia, barne eta atzerriko egoera politikoaren ondoriozkoa, hazten ari diren herrialdeetako ekonomien inguruko zalantzak, etab. Azken batean, gure etorkizun ekonomikoaren inguruko kezka argitu barik jarraitzen dugu.
Emilio Ontiveros, AFIko (Analistas Financieros Internacionales) presidentea da, baita Madrileko Unibertsitate Autonomoko katedraduna ere. Berarekin aztertuko ditugu susperraldi ekonomikoaren gakoak eta ekonomia jasangarriagorako bidea.