Foreign policy challenges for the US in a complicated global landscape

Zikloa: Global Law

Hizlaria: Spencer Boyer

Data: 2017/04/05

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Nazioartea, Politika, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak

Etiketak: AEB, Globalizazio, Politika, Nazioarteko


Deskribapena

Globalizazioa erreferente bihurtu da gaur egungo harremanetan, eta horren adierazpenik agerikoena da estatuen mugen gaindiko era guztietako interakzio geldi ezina. Horrek guztiak dakartzan aldaketa ekonomiko, sozial eta kultural, politiko eta juridiko bizi, konplexu eta askotarikoak erronka ikaragarriak planteatzen dizkio Zuzenbidearen munduari.

Nazioarteko inguru horretako lege arazo konplexuen analisiak errealitatearen ikuspegi kosmopolita izatea eskatzen du. Zuzenbide Fakultatearen 130. urteurrena dela eta, Amerika eta Txinako unibertsitateetako legelari punta-puntakoek eta espezialitate desberdinetakoek nazioarteko egungo gai juridiko bizi-biziak jorratuko dituzte. Haien esperientzia eta testuingurutik egindako hausnarketek aberastu egingo dute gure ikuspegia mundu globaleko Zuzenbidearen konplexutasunaz.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de Spencer Boyer, oficial de Inteligencia para Europa en el Consejo de Inteligencia Nacional de EEUU

Clinton vs Trump. Claves de unas elecciones insólitas

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Carlota García Encina

Data: 2016/10/26

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Internacional, Política, Ciencias Sociales

Etiketak: demokrazia, AEB, nazioarteko harremanak, politika


Deskribapena

Presidentziarako aspaldiko lehiarik polemikoenean dago murgilduta AEB, bi hautagai erabat desberdinekin eta azken hamarkadan goitik behera aldatu den munduan. Negozioetako handiki eta telebistako izar Donald Trumpek eta lehen dama ohi, gobernadore ohi eta Estatu idazkari ohi Hillary Clintonek Etxe Zurira iristea baino askoz gehiago dute jokoan. Politikaz, herrialderako egoki diren neurri ekonomikoez, merkatu askeaz, ingurumenaren garrantziaz, herrialdearen energia etorkizunaz eta AEBk munduan duen posizio globalaz dituzten ikuspegi desberdinek alde batera edo kontrakora eraman dezakete herrialdea. Baina hautagai batek edo besteak irabazteak ondorio garrantzizkoak izango ditu, ez bakarrik barne mailan. Aliatuak eta bazkideak ere azaroaren 8an zer gertatuko zain daude.

Ez-ohiko kanpaina horren inguruko gakoak, egoera posibleak eta ondorioak ezagutzeko, DeustoFurumen izango ditugu Carlota García Encina, Real Instituto Elcanoko analista, eta Iñigo Arbiol, Deustuko Unibertsitateko irakaslea

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum: “Clinton vs Trump. Las claves de unas elecciones insólitas”

Perspectivas Económicas de los Estados Unidos de América y su papel en el mundolanco


Deskribapena

Alan D. Solomont hizlariak “Perspectivas Económicas de los Estados Unidos de América y su papel en el mundolanco” hitzaldia eskaini zuen, Aparteko hitzaldia: Deusto Forum, Deusto Business School eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren arteko lankidetza zikloaren barruan, Bilboko campusean (2010/06/17).