Zikloa: Los Derechos Humanos cuestionados? Desafíos en un mundo en transformación
Hizlaria: Frans Viljoen
Data: 2017/06/14
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Giza Eskubideak
Etiketak: Giza eskubideak, indigenak, Afrika
Deskribapena
“Indigena” terminoak interpretazio ugari izan ditzake Zentzu orokor edo ohikoan, terminoak zera esan nahi du: “jatorriz toki edo lurralde batean egon den gauza edo pertsona eta beste batetik ez datorrena”.
Afrikan bizi diren afrikarrek kontinenteko “indigena” (aipatu dugun zentzuan) direlako sen sendoa dute.
Nazioarteko zuzenbidearen arabera, XX. mendean, “indigena” terminoa konkista espantsionista kolonialak eta indarkeriak asaldatutako komunitateek eurenaldarrikapenen oihartzun egiteko eta sustatzeko baliagarri zelako sortu zen. Amerika eta Australasian jatorria izanik, “indigena” hitza estuki lotuta egon zenhasieratik denboran arinago edo lehenago izateari, eraso eta konkista kolonialaren aurretik izateari (“lehenengo herrialde” nozioari loturik).
“Afrikar” ia guztiek “lehenengo herrialdetzat” jotzen dute euren burua. Beraz, nazioarteko zuzenbideak termino horri ematen zion zentzuak ez zuen zentzu handirik eurentzat.Afrikako herrialde indigenen errealitateaaztertzen saiatuko gara, baita eskubideak babesteko zein mekanismo duten ere.
DeustoForum MEDIA