Emakumeen Euskara Batua

Zikloa: Pioneras – Emakumeak leman

Hizlariak: Irene Arrarats, Miren Azkarate, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia

Data: 2018/11/30

Lekua: Donostiako Campusa

Gaia: Euskadi, Euskal hizkuntza – Euskal kultura

Etiketak: Emakumeak, Euskara


Deskribapena

Emakumeek zer leku izan duten eta egun duten euskararan batasun bidean aztertzea da jardunaldiaren helburu nagusia. Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazun, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko.Baina Arantzazuko biltzarrean non zeuden emakumeak? galdera hau izango da solasaldiaren abiapuntua ostiraleko jardunaldian.

DeustoForum MEDIA

Emakumeen Euskara Batua

Kathrine Switzer berdintasuna gure helmuga

Zikloa: Pioneras – Emakumeak leman

Hizlaria: Kathrine Switzer

Data: 2018/11/13

Lekua: Donostiako campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: Berdintasuna, Emakumeak leman, Kirola, Emakumea


Deskribapena

1967an, emakume batek bere kirol grina berdintasunaren aldeko borrokaren zerbitzura jartzeko ausardia izan zuen. Keinu hori, ‘get out’aren aurreko erresistentzia hori, ikur bihurtu zen berehala. Orduz geroztik, emakume askok egin dute borroka espazio berriak irekitzeko bai kirolean eta bai gure gizartean, emakumeak ahalduntzea lortu nahian.

Kathrine Switzerek zuzen-zuzenean kontatuko digu DeustoForumen bere esperientzia. Marathon woman ezagunarekin kirolari, berdintasunari eta bizitzako filosofiari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Historia eginez. Berdintasuna helburu.

DeustoForum MEDIA

Kathrine Switzer, “Premio Deusto a los Valores en el Deporte”