Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Miguel Zugaza, Ricardo A. Maturana
Data: 2016/03/10
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Gizarte Zientziak, Aisia – Kultura, Teknologia berriak eta Internet
Etiketak: teknologia, berrikuntza, artea, eraldatze digitala, museoak
Deskribapena
Pradoko Museoa eraldatze digitaleko proiektu batean murgildurik dago, artelanen goi mailako kalitateko irudiak jasotzen dituen webgune bat eratzen. Bertan jorratzen diren ezagutza arloetan sakon eta zabal gozatzeko esperientzia erakargarria eskainiko dio erabiltzaileari museoak, era arin eta intuitiboan.
Esperientzia bakarra eta egokia sortu nahi da erabiltzaile bakoitzarentzat, objektu semantizatu eta elkarlotuen teknologia arrakastatsu batean oinarrituta: Museoaren bildumako 10.000 artelanen eta 1.800 autore baino gehiagoren eta bertako ondarea osatzen duten beste aktibo batzuen (20.000 hitzaldi, erakusketetako jarduera, dokumentu, artxibo, etab.) arteko lotura egingo da.
Gaian sakontzeko eta kulturaren eta teknologiaren arteko elkarrizketaren inguruan hitz egiteko: Miguel Zugaza Miranda, Pradoko Museo Nazionaleko zuzendaria eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari ohia; eta Ricardo Alonso Maturana, GNOSS jakintza grafoak sortu eta ustiatzen diharduen enpresa teknologikoaren sortzaile eta zuzendaria
DeustoForum MEDIA