Cambio educativo y transformación digital: de la inclusión a la empleabilidad


Deskribapena

Hezkuntza sektorea ez dago industriak eta ekonomiak bizi duten iraultza digitaletik at, lan munduak inguru eta errealitate berrietara hurbiltzen gaituen honetan. Lanbide batzuk sortu, beste batzuk desagertu edo moldatzen ari dira eta horietarako gaitasun berriak eskatzen hasiak daude.

Baina, zelan ari dira hezkuntza erakundeak horri aurre egiten eta gazteak oraindik existitzen ez diren lanbideetarako prestatzen? Zelan berhezi nahi ditugu egungo profesionalak trebetasun berri horietan? Are garrantzitsuagoa, zelan aprobetxatu ahal izango dugu teknologia, inklusioa eta irisgarritasuna bezain alderdi garrantzitsuetako emaitzak hobetzeko?

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum con Isabel Celaá, ministra de Educación y Formación Profesional, sobre el cambio educativo y la transformación digital

Dinero, tecnología y vida

Zikloa: Asomándonos a un mundo digital

Hizlaria: Carlos Torres Vila

Data: 2018/11/05

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Berrikuntza, Enpresa eta industria, Teknologia berriak eta Internet

Etiketak: Finantzak, Iraultza teknologikoa, Etorkizun digitala


Deskribapena

Digitalizazioa sektore ekonomiko guztietan ari da eragiten, eta finantza arloa ez dugu salbuespen. Zalantzarik gabe, etorkizunean lider izango diren bankuak aldaketa digitalean arrakastarik handiena lortzen dutenak izango dira.

Gainera, inguru berri hori aukera iturri izango da eragile berrientzat, teknologiaren ahalari probetxu atera nahi baitiote negozio arlo batzuetan eta egungo liderrei erronka jo.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del consejero delegado de BBVA, Carlos Torres

La tecnología como factor de competitividad


Deskribapena

Automozioaren sektoreak munduko industria arloko enpleguaren % 30 hartzen du. Sektorea digitalizatzeak aukera emango du une horretara arte ezinak ziruditen eraginkortasun, kalitate eta pertsonalizazio mailak iristea, gauzen internetari, robot laguntzaileei, adimen artifizialari eta Big Datari esker. Gainera, auto elektriko, konektatu eta autonomoek errotik aldatuko dute garraioaren mundua eta gure hirien itxura. XX. mendearen hasieran, autoa funtsezkoa izan zen munduko industria, ekonomia eta gizartea aldatzeko, eta gaur ere hala izan daiteke berriro.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del presidente de Gestamp Francisco J. Riberas

Disrupción exponencial

Zikloa: Asomándonos a un mundo digital

Hizlaria: José María Álvarez Pallete

Data: 2018/09/11

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Berrikuntza, Enpresa eta industria, Teknologia berriak eta Internet

Etiketak: Digitala, iraultza teknologikoa, etorkizun digitala


Deskribapena

Orain arte bizi izan den iraultza teknologikorik handienean murgilduta gaude eta sekula ikusi gabeko abiaduran ari da dena aldatzen: industria, turismoa, aisia, osasuna, hiriak, herritarren parte hartzea, etab.

Sekula ikusi gabeko eszenarioak sortuko dituen iraultza da, erantzun berriak beharko dituena: industriarako negozio eredu berriak; herritar digitalen eredu berria, eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren zehaztuko dituena; gazteentzako hezkuntza berria, oraindik existitzen ez diren lanbideetan lan egingo baitute.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de José María Alvarez-Pallete, CEO de Telefónica