La encrucijada de las personas refugiadas: una respuesta desde la Compañía de Jesús

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Thomas H. Smolich SJ

Data: 2016/05/24

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: errefuxiatu, Jesusen Konpainia


Deskribapena

Egunero, 40.000 pertsonak baino gehiagok utzi behar izaten dute euren bizilekua, gatazka armatuak direla eta. Kilometroak eta kilometroak egiten dituzte, etorkizun hobearen bila, beren herrialdeko mugen barruan edo Europako beste herrialde batzuetara bidean. 2014an, 59,5 milioi errefuxiatu izan ziren (ACNURen datuen arabera). Kopuru ikaragarria da, II. Mundu Gerratik hona sekula iritsi gabea.

Duela hilabete batzuk, Aylan Kurdi, 3 urteko haur kurdua, hilda agertu zen Turkiako hondartza batean. Elkartasun uholde bat sortzen hasi zen orduan Europan, baita beldurra ere: har dezake Europak hainbeste jende? Eta hala eginez gero, zelan eragingo lioke horrek segurtasunari?

Herrialde batzuek inolako baldintzarik gabe hartzen dituzte errefuxiatuak. Beste batzuek mugak jartzen dizkiete edo onura sozialak ukatu (osasun laguntza edo hezkuntza).  Eta badira mugak erabat ixtearen alde daudenak ere.

Frantzisko aita santuak dioenez, egoera horrek galdera egiten digu gutariko bakoitzari, gure kontzientziari, eta erantzun etikoa, solidarioa eta inkonformista eskatzen digu, beldurra eta axolagabekeria alde batera utzita.

Jesusen Lagundia, Jesulagunen Errefuxiatuentzako Zerbitzuaren bidez, bizi-bizi ari da errefuxiatuei laguntzen. Zerbitzuaren zuzendari Thomas H. Smolich SJ DeustoForumen egongo da pertsona horien egoerak eskatzen duen erantzun etikoaz hitz egiteko eta Jesusen Lagundiaren esku hartzea zertan datzan azaltzeko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del Director del Servicio Jesuita a Refugiados, Thomas H. Smolich SJ

La Congregación General 34: La Compañía de Jesús en misión hacia el futuro

Zikloa: Gizarte berri baterantz: berrikuntza eta aldaketa

Hizlaria: Jesús María Eguíluz

Data: 1995/05/02

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Hitzaldiaren testura jotzeko modua (ES)


Deskribapena

Jesús María Eguíluz hizlariak “La Congregación General 34: La Compañía de Jesús en misión hacia el futuro” hitzaldia eskaini zuen, Gizarte berri baterantz: berrikuntza eta aldaketa zikloaren barruan, Bilboko campusean (1995/05/02).