Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Marian Turski
Data: 2018/06/28
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak
Etiketak: erresintentzia, Judu, Nazismo
Deskribapena
92 urterekin, eta milioika pertsona akabatu zituen genozidio batetik bizirik irten ondoren, Marian Turski historialariak lanean jarraitzen du Holokaustoaren biktimen memoria zaintzen. Gizateriaren historiaren atalik beldurgarriena izan zen eta orduko sufrimendua eta heriotza “gogoratu egin behar dira gehiagotan errepika ez daitezen”.
1939an alemanek Polonia inbaditu ondoren, Marian Turski, haren gurasoak eta anaia txikia Lodz-eko ghettora eraman zituzten bortxaz. Handik Auschwitz-eko deuseztatze esparrura deportatu zituzten eta han erail zituzten aita eta anaia. Handik denbora batera, Marian Buchenwald-eko esparrura transferitu zuten eta, azkenik, Theresienstadt-en askatu, heriotzaren martxa baten ondoren.
DeustoForum MEDIA