Ikergazte 2017 kongresuan izena emateko 5 diru laguntza

Gero eta hurbilago dugu da Ikergazte 2017 Nazioarteko Ikerketa Euskaraz kongresua:  Iruñean ospatuko da aurten, maiatzaren 10, 11 eta 12an.

IkerGazte. Hasierako ekitaldia

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak uste du bereziki garrantzitsua dela unibertsitatean egiten den ikerketa lana euskaraz aurkeztea. Horregatik DUko ikerlari, irakasle eta ikasleeen artean 5 komunikazio diruz laguntzeko deialdia zabaldu dugu, DU eta UEUren lankidetza akordioaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.

Laguntza bakoitzak kongresuko matrikula osoa hartuko du bere gain, baita aurkeztuko diren lanen zabalkundea ere (IkerGazteren argitalpenean eta Euskal Gaien Institutuaren komunikazio kanaletan).

-ikergazteko ikerlariak

Lanak jakintza-esparru hauetakoak izan daitezke:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Aurkeztuko den lana 2017ko otsailaren 28a baino lehen bidali beharko zaigu aldi berean IkerGazte kongresura (webgune honen bidez) eta Euskal Gaien Institutura (euskal.gaiak@deusto.es helbidera). Aukeratutako lanen inguruko erabakia martxoaren 31n emango da.

Animatu, eta parte hartu euskarazko ikerketaren topagune nagusian!

EGUTEGIA:

Artikuluen bidalketa (IkerGazte Kongresura eta Euskal Gaien Institutura):
2017, otsailak 28

Lan sarituen zerrenda:
2017, martxoak 31

Kongresuan Izen-ematea:
2017, martxoak 1 – apirilak 30

Artikuluen azken bertsioa:
2017, apirilak 10

Kongresua:
2017, maiatzak 10-12

ikertazte 2017

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude