Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Ignacio Fuente Cobo
Data: 2016/09/26
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Nazioartea, Europa, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena
Etiketak: mundu musulman, nazioarteko harremanak, terrorismo
Deskribapena
Mediterraneoa funtsezko espazioa izan da gure europar izatea garatzeko orduan. Gero eta bereiziago dauden errealitateen arteko muga eta topagune izanik, haren itsasbazterrek geopolitika konplexua eratzen dute, gizarte, politika, erlijio eta ekonomia aldeko asimetria handiak.Hain zuzen ere, hortxe egiten dute bat Ekialde astinduak, Magreb ezegonkorrak eta Sahel asaldatuak Europarekin. Ipar eta hegoaldeko itsasbazterren arteko zatiketak hain haustura handia erakusten du, non emigrazio, segurtasun falta eta gatazka egoera gero eta aztoratuagoak sortzen dituen: terrorismoa, migrazio krisiak, erlijioen arteko gatazkak, etab. Horren guztiaren aurrean, Europa gero eta ahulago sentitzen da eta hausnartu beharra du, posizioa hartu eta zirt edo zart erabaki, bere balioak babesteko.