Desafíos para la Teología: leer la Biblia en el siglo XXI

Zikloa: Teologia: Jainkoa eta Gizartea

Hizlariak: Rafael Aguirre, Salvador Pié-Ninot

Data: 2017/02/23

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Fe – Ética – Religión

Etiketak: erlijio, kristautasun, teologia


Deskribapena

Bibliari buruzko ikasketak izan dira duela mendeetatik ikasketa teologikoen puntako ikasketak, zientzia historikoekin (arkeologia, filologia, soziologia, historia, etab.) izan duten harremanagatik eta beste zientzia batzuetako metodoak eta oinarriak bateratzen zituztelako. Horrek tentsioa eragin du une askotan eta gatazkaz beteko historia komunera eraman ditu. Horretaz mintzatuko dira Teologia Fakultateak antolatu duen hitzaldi honetara gonbidatu ditugunak.Zein da Bibliaren ikasketek hausnarketa teologikoan duten tokia? Badute tokirik eta zein da toki hori oinarrizko teologian (zein puntutaraino da Bibliako testua hausnarketa teologikorako abiapuntu eta zelan?)? Zeintzuk dira biek dituzten erronkak eta zein erronka planteatzen dituzte, kezka teologikoetatik aparte, batzuetan egiten diren ikasketa biblikoek? Galdera horiek izango dira jorratuko diren puntuetariko batzuk.

DeustoForum MEDIA

https://www.flickr.com/photos/deusto/sets/72157678462237322/with/32960108591/

La justificación por la fe: más allá del siglo XVI

Zikloa: Teologia: Jainkoa eta Gizartea

Hizlaria: Antonio González Fernández

Data: 2017/01/26

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Etiketak: kristautasun, erlijio, eliza


Deskribapena

1517an, Martin Luterok 95 tesi argitaratu zituen Elizak egindako “abusuak” zirela eta. Gertaera erabakigarria izan zen Erreformaren mugimenduan. Hain zuzen ere, aurten betetzen dira 500 urte mendebaldeko Elizaren mendeetako banaketa mingarri hartatik. Urteurren hori eta “Kristauen Batasunaren aldeko otoitz-astea” ospatzen direla eta, DeustoForumek Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin bat egin du eta hitzaldi bat antolatu du justifikazioaren dotrinari buruz, protestanteen, katolikoen eta protestantismoaren adarren arteko banaketaren arrazoi izan zenetakoari buruz. Fedeari eta egintzei, gizakiaren borondateari eta Jaungoikoarenari, aukeramenari eta predestinazioari ematen zaien papera banaketa eta eztabaidako elementu bat izan da.  Horren inguruan sakontzeko eta hausnartzeko, Antonio González Fernández filosofo eta teologoa hurbilduko zaigu, Xavier Zubiri Fundazioko Ikerketa eta Argitalpenen zuzendaria.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Antonio González Fernández: “La justificación por la fe: más allá del siglo XVI”

Amoris Laetitia: Necesidad de un nuevo discernimiento para el futuro de la familia

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Mario Iceta

Data: 2016/06/02

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Gizarte Zientziak

Etiketak: familia, kristautasun, erlijio


Deskribapena

Joan den apirilean aurkeztu zuen Frantzisko aita santuak Amoris Laetitia sinodoaren ondorengo aholku apostolikoa. Dokumentu horretan honakoa egin nahi da: “sendo baieztatu, ez familiaren ‘ideala’, baizik eta bere izaera aberatsa eta konplexua”, hizkuntza errealista eta hurbila erabiliz, bikoteei eta familiei pastoraltzako orientazioa eman, Ebanjelioaren mezua bizi dezaten, Jainko Aitak maitasun errukiorrez maite dituela jakinik. Idazki luzea da, 325 zenbakikoa. Bertan, familiek izaten dituzten egoera guztiak, mingarrienak bereziki, begi errukiorrez begiratzeko gonbidapena egiten digu Aita Santuak. Era berean, ez du gomendatzen idazkiaren irakurketa arina egitea; izan ere, “hobeto aprobetxatu ahal izango da (…) pazientziaz sakontzen bada, zatika, edo egoera jakin bakoitzean behar izan dezaketena bilatzen badute”.

Mario Iceta Bilboko apezpiku jaunak gurekin egingo du testuaren irakurketa eta interpretazioa. Hauxe azpimarratzen du: “honekin, Aita Santuak maitasunaren eta bizitzaren zentzurik sakonena berreskuratu du”.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del obispo de Bilbao Mario Iceta

Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Javier Elzo, Carmen Bernabé, José Luis de la Cuesta

Data: 2016/04/19

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Gizarte Zientziak

Etiketak: kristautasun, emakume, laikotza, eliza


Deskribapena

2015eko irailaren 26an, Frantzisko aita santuak adierazi zuen Eliza Katolikoaren etorkizuna laikoen eta emakumeen eskuetan dagoela. Hala ere, hurbiletik begiratzen badugu, gizon zelibeen ahotsak du presentziarik handiena, emakume eta gizon ezkondu edo ezkongaiena –eliztarren gehiengoa osatzen dutenena– ia aditu ere egiten ez delarik. Ohitu baino ohituago gauden errealitate harrigarri samarra.

Gai horren inguruan hausnartzen du Javier Elzok bere azken liburuan: ¿Quién manda en la Iglesia? Notas para una sociología del poder en la Iglesia Católica del siglo XXI (PPC argitaletxea). Eztabaidan pertsona hauek hartu dute parte: José Luis de la Cuestak (EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak), Carmen Bernabék (Deustuko Unibertsitateko Teologia Biblikoko doktoreak) eta Javier Elzok (Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituak).

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

Exigencias para la designación de un obispo local

Zikloa: Gizarte berri baterantz: berrikuntza eta aldaketa

Hizlaria: Varios Autores

Data: 1995/03/14

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Etiketak: erlijio, kristautasun


Deskribapena

Varios Autores hizlariak “Exigencias para la designación de un obispo local” hitzaldia eskaini zuen, Gizarte berri baterantz: berrikuntza eta aldaketa zikloaren barruan, Bilboko campusean (1995/03/14).

Cristianismo en Asia: un nuevo reto

Zikloa: Erlijioa XXI. mendearen atarian

Hizlaria: Parmananda Divarkar

Data: 1994/03/22

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Hitzaldiaren testura jotzeko modua (ES)


Deskribapena

Parmananda Divarkar hizlariak “Cristianismo en Asia: un nuevo reto” hitzaldia eskaini zuen, Erlijioa XXI. mendearen atarian zikloaren barruan, Bilboko campusean (1994/03/22).