Humanae Vitaeren urteurrena: entziklika gogoangarriaren 50 urte

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Mario Iceta, Javier de la Torre

Data: 2018/05/17

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fe – Ética – Religión

Etiketak: Famlia, Eliza, Teologia


Deskribapena

“Amoris laetitia” exhortazio apostolikoan, Frantzisko aita santuak familiako maitasunaren gaia jorratu zuen, Paulo VI.ak ere “Humanae Vitae” entziklikan arlo batzuetan egin zuen bezala.  50 urte igaro dira ordutik eta, pastoraltza mailan, komeni da geure buruari galdetzea zer argi egin duen Espiritu Santuak Elizan; eta doktrina mailan, ikusi behar dugu zelan irakurri dokumentu zaharrena berrienaren argitan.

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. Mario Iceta y Javier de la Torre. Aniversario de la Humanae Vitae: 50 años de una encíclica memorable

La justificación por la fe: más allá del siglo XVI

Zikloa: Teologia: Jainkoa eta Gizartea

Hizlaria: Antonio González Fernández

Data: 2017/01/26

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Etiketak: kristautasun, erlijio, eliza


Deskribapena

1517an, Martin Luterok 95 tesi argitaratu zituen Elizak egindako “abusuak” zirela eta. Gertaera erabakigarria izan zen Erreformaren mugimenduan. Hain zuzen ere, aurten betetzen dira 500 urte mendebaldeko Elizaren mendeetako banaketa mingarri hartatik. Urteurren hori eta “Kristauen Batasunaren aldeko otoitz-astea” ospatzen direla eta, DeustoForumek Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin bat egin du eta hitzaldi bat antolatu du justifikazioaren dotrinari buruz, protestanteen, katolikoen eta protestantismoaren adarren arteko banaketaren arrazoi izan zenetakoari buruz. Fedeari eta egintzei, gizakiaren borondateari eta Jaungoikoarenari, aukeramenari eta predestinazioari ematen zaien papera banaketa eta eztabaidako elementu bat izan da.  Horren inguruan sakontzeko eta hausnartzeko, Antonio González Fernández filosofo eta teologoa hurbilduko zaigu, Xavier Zubiri Fundazioko Ikerketa eta Argitalpenen zuzendaria.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Antonio González Fernández: “La justificación por la fe: más allá del siglo XVI”

Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Javier Elzo, Carmen Bernabé, José Luis de la Cuesta

Data: 2016/04/19

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Gizarte Zientziak

Etiketak: kristautasun, emakume, laikotza, eliza


Deskribapena

2015eko irailaren 26an, Frantzisko aita santuak adierazi zuen Eliza Katolikoaren etorkizuna laikoen eta emakumeen eskuetan dagoela. Hala ere, hurbiletik begiratzen badugu, gizon zelibeen ahotsak du presentziarik handiena, emakume eta gizon ezkondu edo ezkongaiena –eliztarren gehiengoa osatzen dutenena– ia aditu ere egiten ez delarik. Ohitu baino ohituago gauden errealitate harrigarri samarra.

Gai horren inguruan hausnartzen du Javier Elzok bere azken liburuan: ¿Quién manda en la Iglesia? Notas para una sociología del poder en la Iglesia Católica del siglo XXI (PPC argitaletxea). Eztabaidan pertsona hauek hartu dute parte: José Luis de la Cuestak (EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak), Carmen Bernabék (Deustuko Unibertsitateko Teologia Biblikoko doktoreak) eta Javier Elzok (Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituak).

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

Problemas y líneas de acción de la Iglesia española en nuestros días

Zikloa: Erlijioa XXI. mendearen atarian

Hizlaria: Elías Yanes

Data: 1994/06/02

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Etiketak: eliza, erlijio


Deskribapena

Elías Yanes hizlariak “Problemas y líneas de acción de la Iglesia española en nuestros días” hitzaldia eskaini zuen, Erlijioa XXI. mendearen atarian zikloaren barruan, Bilboko campusean (1994/06/02).