Una vida con la ópera en el corazón

Zikloa: Opera bihotzetik

Hizlaria: Teresa Berganza

Data: 2016/11/17

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Aisia – Kultura

Etiketak: opera, emakume, musika


Deskribapena

Teresa Berganza XX. mendeko opera kantaririk handienetarikoa da. Teknika, musikaltasun eta eszenan duen egoteko moduagatik miresten dute madrildar mezzosopranoa, eta sarritan lotzen dute Rossini, Mozart eta Bizet-en operetako pertsonaiekin. Munduko antzoki nagusietan lan egin du, orkestra zuzendari eta kantari-zerrenda bikainekin. Haren trebetasun teknikoari esker, miresmen handia zabaldu du entzuleen eta kritikarik espezializatuenaren artean. Merezimendu ugari jaso ditu: Arteen Asturiasko Printzea saria (1991), Musikako Sari Nazionala (1996) edo Frantziako Ohorezko Legioa (2012).

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de la cantante de ópera Teresa Berganza

Sin ellas no hay futuro


Deskribapena

Zelan bizi da emakume bat krisi humanitarioko egoeran? Imajina dezakezu? Datu bat: 800 emakume inguru hiltzen dira egunero, haurdunaldiko eta erditzean izandako arazoengatik. Hori zati bat baino ez da. Gehiago ere badago: amak umeari GIB birusa transmititzea, fistula obstetrikoa, sexu indarkeria, emakumearen bizitza arriskuan jartzen duten abortuak. Solasaldi honetan, emakumeengan, haien osasunean, bereziki ugaltzeko osasunean duen eragina aztertuko dugu eta zelan erantzuten dion Mugarik gabeko Medikuak erakundeak arazo horri.

Mugarik gabeko Medikuak gatazka egoeran dauden 60 herrialde baino gehiagotan ari da lanean. Halakoetan, osasuna izateko eskubidea ia luxuzko kontua da. 2015ean, 220.000 erditze artatu genituen, sexu indarkeriaren 11.000 biktimari lagundu genien, 6.800 emakume haurdun tratatu genituen, GIB birusa seme-alabei ez kutsatzeko. Baina gutxi iruditzen zaigu; halako heriotza gehiago saihestu nahi ditugu. Emakumearen osasuna, gizarte osoaren funtsezko parte den aldetik, hobe daiteke eta hobetu behar da, asko baitago jokoan: HAIEK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum “Sin ellas no hay futuro” con Nele Segers

Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Javier Elzo, Carmen Bernabé, José Luis de la Cuesta

Data: 2016/04/19

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Gizarte Zientziak

Etiketak: kristautasun, emakume, laikotza, eliza


Deskribapena

2015eko irailaren 26an, Frantzisko aita santuak adierazi zuen Eliza Katolikoaren etorkizuna laikoen eta emakumeen eskuetan dagoela. Hala ere, hurbiletik begiratzen badugu, gizon zelibeen ahotsak du presentziarik handiena, emakume eta gizon ezkondu edo ezkongaiena –eliztarren gehiengoa osatzen dutenena– ia aditu ere egiten ez delarik. Ohitu baino ohituago gauden errealitate harrigarri samarra.

Gai horren inguruan hausnartzen du Javier Elzok bere azken liburuan: ¿Quién manda en la Iglesia? Notas para una sociología del poder en la Iglesia Católica del siglo XXI (PPC argitaletxea). Eztabaidan pertsona hauek hartu dute parte: José Luis de la Cuestak (EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak), Carmen Bernabék (Deustuko Unibertsitateko Teologia Biblikoko doktoreak) eta Javier Elzok (Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituak).

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?

20 aniversario de la declaración y la plataforma de Beijing, en favor de la libertad e igualdad de las mujeres

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Rosa María Calaf

Data: 2015/03/09

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Zuzenbidea

Etiketak: emakume, berdintasun


Deskribapena

Rosa María Calaf hizlariak “20 aniversario de la declaración y la plataforma de Beijing, en favor de la libertad e igualdad de las mujeres” hitzaldia eskaini zuen, Aparteko hitzaldia zikloaren barruan, Bilboko campusean (2015/03/09).

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de Rosa María Calaf: Contando el mundo en femenino

Mujeres musulamanas, patriarcado mediterráneo e identidad islámica

Zikloa: Beste kultura batzuk, beste bizimodu batzuk

Hizlaria: Gema Martín Muñoz

Data: 1999/02/16

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Hitzaldiaren testura jotzeko modua (ES)


Deskribapena

Gema Martín Muñoz hizlariak “Mujeres musulamanas, patriarcado mediterráneo e identidad islámica” hitzaldia eskaini zuen, Beste kultura batzuk, beste bizimodu batzuk zikloaren barruan, Bilboko campusean (1999/02/16).