Cuerpos violentados de mujeres refugiadas. Por una teología feminista de la liberación

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Susana Becerra

Data: 2016/11/15

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Nazioartea, Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: emakumea, indarkeria, errefuxiatu, Colombia


Deskribapena

Emakumeak, gorputz soil bihurtuta, gerrako harrapakinaren parte ziren eta gerlarien aurrean jartzen zituzten haien suhartasuna eta suntsitzeko ahalmena akuilatzeko. Emakumeen gorputzak, haien jabetzak ematen zuen ohore maskulinoaren sinbolo bihurturik, gerrako arma gisa erabili izan dira eta erabiltzen dira, arerioari kalte moral gehiago egiteko. Gogora bitez, besteak beste, Balkanetako gerrako emakume musulmanen bortxaketa masibo eta sistematikoak, umilaziorik sakonena eragiteko eta belaunaldi oso bat markatuta uzteko. Emakumeen gorputza, ohorea neurtzeko bataila-eremu bihurturik, errealitate poliedriko gaurkoegia da.

Jon Sobrinok herrialde gurutziltzatuez esaten duenaren ildotik, emakumeen gorputzak tortura eta irainak jasan ditu, gurutziltzatuaren emakume irudia bezala; eta, sinbolo bihurturik, “non da Jainkoa?” galdetu eta oihu eragiten digu. Eta sinestunei erantzun bat emateko deia egiten die. Gurutziltzatu horrengan dugun fedea eta horren ondoriozko hausnarketa teologikotik abiatuta, emakume teologo eta sinestunek eman dute erantzun bat, hain egoera larrietan dauden emakumeak ahalduntzeko eta bultzatzeko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia  DeustoForum. Susana Becerra: “Cuerpos violentados de mujeres refugiadas. Por una teología feminista de la liberación”

La encrucijada de las personas refugiadas: una respuesta desde la Compañía de Jesús

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Thomas H. Smolich SJ

Data: 2016/05/24

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: errefuxiatu, Jesusen Konpainia


Deskribapena

Egunero, 40.000 pertsonak baino gehiagok utzi behar izaten dute euren bizilekua, gatazka armatuak direla eta. Kilometroak eta kilometroak egiten dituzte, etorkizun hobearen bila, beren herrialdeko mugen barruan edo Europako beste herrialde batzuetara bidean. 2014an, 59,5 milioi errefuxiatu izan ziren (ACNURen datuen arabera). Kopuru ikaragarria da, II. Mundu Gerratik hona sekula iritsi gabea.

Duela hilabete batzuk, Aylan Kurdi, 3 urteko haur kurdua, hilda agertu zen Turkiako hondartza batean. Elkartasun uholde bat sortzen hasi zen orduan Europan, baita beldurra ere: har dezake Europak hainbeste jende? Eta hala eginez gero, zelan eragingo lioke horrek segurtasunari?

Herrialde batzuek inolako baldintzarik gabe hartzen dituzte errefuxiatuak. Beste batzuek mugak jartzen dizkiete edo onura sozialak ukatu (osasun laguntza edo hezkuntza).  Eta badira mugak erabat ixtearen alde daudenak ere.

Frantzisko aita santuak dioenez, egoera horrek galdera egiten digu gutariko bakoitzari, gure kontzientziari, eta erantzun etikoa, solidarioa eta inkonformista eskatzen digu, beldurra eta axolagabekeria alde batera utzita.

Jesusen Lagundia, Jesulagunen Errefuxiatuentzako Zerbitzuaren bidez, bizi-bizi ari da errefuxiatuei laguntzen. Zerbitzuaren zuzendari Thomas H. Smolich SJ DeustoForumen egongo da pertsona horien egoerak eskatzen duen erantzun etikoaz hitz egiteko eta Jesusen Lagundiaren esku hartzea zertan datzan azaltzeko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del Director del Servicio Jesuita a Refugiados, Thomas H. Smolich SJ

Acompañar a los refugiados, un legado de Arrupe

Zikloa: Arrupe eta Garate: bi eredu

Hizlaria: Enrique Figaredo

Data: 2007/11/27

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa

Etiketak: Arrupe, errefuxiatu, erlijio


Deskribapena

Enrique Figaredo hizlariak “Acompañar a los refugiados, un legado de Arrupe” hitzaldia eskaini zuen, Arrupe eta Garate: bi eredu zikloaren barruan, Bilboko campusean (2007/11/27).

Protección Internacional a los Refugiados: un reto a la Comunidad internacional

Zikloa: Gaur egungo gaiak

Hizlaria: Guilherme L. Cunha

Data: 1993/11/30

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Lankidetza – Elkartasuna – Garapena

Hitzaldiaren testura jotzeko modua (ES)


Deskribapena

Guilherme L. Cunha hizlariak “Protección Internacional a los Refugiados: un reto a la Comunidad internacional” hitzaldia eskaini zuen, Gaur egungo gaiak zikloaren barruan, Bilboko campusean (1993/11/30).