El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido

Zikloa: Laguntzeko Adi

Hizlaria: Gonzalo Fanjul

Data: 2019/12/10

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: Giza Eskubideak, Mugak, Errefuxiatuak


Deskribapena

Giza historia mugikortasun eta migrazioen historia da, batetik bestera doazen pertsonena, etorkizun oparoa eta segurtasun bila beste toki batera joaten direnena. Gurea bezalako herrialdeak migratzaileen jatorri edo hartzaile izan dira, unean-uneko egoeraren arabera. Denok gara, seguru asko, mugikortasun horren ondorengo.  Indarkeria eta desberdintasunak dira munduan lekualdaketarik gehien eragiten dutenak. Aldi berean, beldurra zabaltzen da eta immigranteen kontrako bazterkeriak diskurtso eta politika xenofobo eta defentsiboagoak ekartzen ditu.

Badira, hala ere, giza mugikortasuneko esperientzia positiboak, gaur egun ditugunak bezain murriztaileak eta beldurtiak ez direnak. Giza mugikortasunari buruzko kontakizun bat behar dugu, gaurkoa ordezkatuko duena, ezkerrak eta eskuinak arazo eta mehatxu gisa ikusten duten hori ordezkatuko duena.

Gonzalo Fanjulek, ikertzailea eta pobreziaren aurkako aktibistak, giza mugikortasuna jorratuko du, huts egin duen migrazio ereduari alternatibak emanez.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Gonzalo Fanjul: “El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido”