Ponle cara a la acromegalia

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Sonia Gaztambide

Data: 2017/04/07

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Psikologia – Hezkuntza, Gizarte Zientziak, Osasuna – Prebentzioa

Etiketak: osasun, Jakiunde, acromegalia


Deskribapena

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, bere Ohiko Bilkura ospatuko du Deustuko Unibertsitatean apirilaren 7an. Akademia, urtean birritan biltzen da Ohiko Bilkuran, eta udaberriko Bilkura hau euskal kultura arloko unibertsitate batean izango da, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatea izango da 2017an anfitrioi. Biltzar honen esparruan, Jakiundek honako hitzaldi hau eskainiko du DeustoForumen, etorri nahi duten guztientzako.

 

Akromegalia da, behin pertsonaren hazkundea amaitutakoan, hazkunde hormonaren gehiegizko jarioak eragiten duen gaixotasuna. Kasurik gehienetan, hipofisiko tumore onbera batek eragiten du eta batzuetan herentziazko sindrome baten barruan ere ager daiteke. Prebalentzia 40-60 kasukoa da milioi bat biztanleko, eta gaixotasun arrarotzat hartzen da (5 kasu baino gutxiago 10.000 biztanleko).

Aldaketa fisikoak eragiten ditu (aurpegieran, eskuak eta oinak hazten dira), alterazio osteoartikularrak, loaldiko buxatze apnea, karpoko kanalaren sindromea, diabetesa, hipertentsioa, miokardipatia, etab. Heriotza tasa adin eta sexu bereko populazio orokorrarena baino altuagoa da. Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrarekin, hazkundearen hormonaren maila kontrola daiteke eta heriotza tasa eta gaixotasun horri lotutako beste batzuk murriztu.

5 eta 8 urte bitarteko atzerapena dagoela estimatzen da, lehen sintomak antzematen direnetik. Hori dela eta, aurre egin behar zaio akromegaliari, hazkundearen hormonaren eragina jasotzen den denbora murrizteko eta, hartara, heriotza tasa eta gaixotasunari lotutako beste gaixotasun batzuk ere mugatuagoak izan daitezen eta gaixotasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobea izan dadin.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Mª Sonia Gaztambide: “Ponle cara a la acromegalia”

Obesidad: ¿Culpable o Inocente?

Zikloa: Zientzia, bizitza eta osasuna

Hizlaria: Arturo Rolla

Data: 2005/06/02

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Osasuna – Prebentzioa

Hitzaldiaren testura jotzeko modua (ES)


Deskribapena

Arturo Rolla hizlariak “Obesidad: ¿Culpable o Inocente?” hitzaldia eskaini zuen, Zientzia, bizitza eta osasuna zikloaren barruan, Bilboko campusean (2005/06/02).

DeustoForum MEDIA

https://youtube.com/watch?v=zXw2YzHf8Fc%26index%3D36%26list%3DPLC64529FDA5D89AE5