Kategoriaren artxiboa: Liburu aurkezpena

Euskal Gaien Institutua 52. Durangoko Azokan

Amaitu DA 2017ko Durangoko Azoka. Molde guztietako proposamen eta bizipenez betetako 5 egun bizi, koloretsu, zaratatsu, jendetsu eta etenik gabeko… amaitu dira.

Azokaren 52. edizio honek eman dituen guztiak laburbiltzea zailegia litzateke (eta ziurraski goizegi da oraindik), baina Euskal Gaien Institututik bertan parte hartu dugun hiru ekimen azpimarratu nahi genituzke:

Luzia Alberro Goikoetxeak “Bertsolarien ahoz: moderninazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936” liburua aurkeztu du Areto Nagusian. Alberro irakasleak Xenpelar, Bilintx, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Txirrita eta Jose Mari Lopetegi bertsolariak aztertu ditu, eta aurkeztu berri den lanak bertsolarien lanek Euskal Herriaren historia ezagutzeko iturri historiko gisa duten balioa erakusten digu. Bertsolarien-ahozArgitalpenekin jarraituz Jone Goirigolzarri Garaizar, Xabier Landabidea Urresti eta Ibon Manterola Garatek koordinatutako “Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen” liburua argitaratu berri da Udako Euskal Unibertsitatearen eta Euskal Gaien Institutuaren artean, eta baita Azokara eramandako aleak agortu ere. Liburua erosteko aukera dago oraindik Buruxkak atariaren bidez helbide honetan.

euskararen biziberritzea

Amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Hekimen Elkarteak lankidetzan sortutako Behategia Euskal Hedabideen Behatokiaren proiektura batu da UEU, eta sinadura ekitaldian parte hartu du beste erretore eta zuzendariekin batera Jose Maria Guibert DUko erretoreak.

urtekaria 2017
Ezkerretik eskumara Alberto Barandiaran (Hekimen), Iñaki Alegria (UEU), Jose Maria Guibert (DU), Nekane Balluerka (EHU/UPV), Vicente Atxa (MU) eta Libe Mimenza (Behategia)

Ekitaldian Euskal Hedabideen Urtekariaren 2017. urteko zenbakia argitaratu da. Helbide honetan eskuratu daiteke doan.

Abenduko egun hauek eman dutenaren lagin txiki txiki bat baino ez diren arren, pozik gaude ereindako haziez eta jasotako uztaz. Datorren urtean gehiago!

 

 

Manu Etxebarriaren “Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II” liburuaren aurkezpena

Datorren astelehenean, azaroak 14, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburua aurkeztuko dute Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Garate aretoan, goizeko 10:30etan.

Ekitaldian izango dira Juan Manuel (Manu) Etxebarria, liburuaren egilea eta katedraduna, eta José Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Erakunde Harremanetako errektoreordea.

gorbeiaII