Kategoriaren artxiboa: Liburutegia

Jon Bilbao, Euskal Kulturaren Armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa

Azaroaren 10erarte fisikoki bisitatzeko aukera dagoen arren, hemen uzten dizuegu “Jon Bilbao, Euskal Kulturaren Armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa” erakusketa digitala.

Eskerrik beroenak IIBZ/CRAI, Komunikazio Kabinete eta Nortasun Digitaleko lankideei, egindako lan eskerga eta bikainarengatik.

Jon Bilbao Azkarreta en el centenario de su nacimiento – Jon Bilbao bere jaiotzaren mendeurrenean

JBA CARTEl

Egitarau osoa / Programa completo: Jon Bilbao_programa

No es lo vital aprender de memoria los textos,

sino saber en qué rincón de la biblioteca se encuentran.

Ez da nahitaezkoa testuak buruz ikastea,

liburutegiko zein txokotan dauden jakitea baino

Jon Bilbao Azkarreta

 

Jornada y exposición | Jardunaldia eta erakusketa

El año 2014 marca el centenario del nacimiento del singular  bibliógrafo, profesor y escritor vasco-americano Jon Bilbao Azkarreta. Por tal motivo el Instituto de Estudios Vascos, el Instituto de Derechos Humanos y la Biblioteca CRAI de la Universidad de Deusto han organizado una exposición y una jornada dedicada a la figura y obra culmen de Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, una de las bases de datos más importantes del mundo sobre temática vasca.

2014. urtean beteko da Jon Bilbao Azkarreta euskal eta amerikar bibliografo, irakasle eta idazle apartaren jaiotzaren mendeurrena. Hori dela eta, Euskal Gaien Institutuak eta Giza Eskubideen Institutuak, baita Deustuko Unibertsitateko liburutegiak ere, erakusketa bat eta jardunaldi bat antolatu dituzte Bilbaori eta bere lanik aipagarrienari, euskal gaien inguruko munduko datu baserik garrantzitsuenetarikoa den Eusko Bibliographia izenekoari, eskainita.

La exposición “Jon Bilbao, armador de la cultura vasca: Eusko Bibliographia y el patrimonio bibliográfico de la Universidad de Deusto” ofrecerá un espacio abierto a todo el público interesado en la evolución de la bibliografía vasca así como un diálogo entre su obra y los libros más representativos del fondo vasco de la biblioteca de Deusto.

Lugar: Sala Ellacuría de la Biblioteca CRAI, Universidad de Deusto.

Horario: de lunes a viernes, de 17:00 a 20:00 horas. Entrada libre

Jon Bilbao, euskal kulturaren armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko ondare bibliografikoa” erakusketak euskal bibliografiaren garapenean interesa duen jende guztiarentzako zabalik egongo den espazio bat eskainiko du, baita elkarrizketa bat ere haren lanaren eta Deustuko liburutegiko euskal funtseko libururik adierazgarrienen artean.

Lekua: CRAI Liburutegiko Ellacuría Aretoa, Deustuko Unibertsitatea.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Sarrera askea.

La jornada “Jon Bilbao en la era digital: retos para la preservación y la transmisión de la cultura vasca”, propondrá un encuentro multidisciplinar en el que se ahondará en el legado de Jon Bilbao, desde el relato más personal al más académico, dando pie a la reflexión multifacetada sobre los retos que suponen para la historia y la ciencia archivística la preservación de las culturas y patrimonios generados por la sociedad vasca.

Jon Bilbao aro digitalean: euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak” jardunaldia, diziplina ugariko topaketa bat ere izango da. Jon Bilbaoren ondarean sakonduko da, historiarako eta artxiboen zaintzarako euskal gizarteak sortutako kultura eta ondarea babesteak zer erronka dakartzan aztertzeko alde askotatik.

PROGRAMA DE LA JORNADA / JARDUNALDIAREN EGITARAUA

Jon Bilbao en la era digital: retos para la preservación y la transmisión de la cultura vasca: 30 de octubre. Sala Ellacuría del CRAI. Universidad de Deusto.

Jon Bilbao aro digitalean: euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak: Urriak 30. CRAI Liburutegiko Ellacuría Aretoa, Deustuko Unibertsitatea.

Parte I / I. Atala: Jon Bilbao Azkarreta & Eusko Bibliographia

10:00-10:15    Apertura de la Jornada e inauguración de la Exposición “Jon Bilbao, armador de la cultura vasca: Eusko Bibliographia y el patrimonio bibliográfico de la Universidad de Deusto”.

Jardunaldiaren hasiera eta “Jon Bilbao, euskal kulturaren armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko ondare bibliografikoa” Erakusketaren inaugurazioa.

10:15-10:45     Mercedes Acillona (Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea).  “La diáspora de los intelectuales vascos tras la guerra civil”.

10:45-11:00     Amale Bilbao. “Jon Bilbao: el bibliografo feliz”.

11:00-11:30     Koldo San Sebastián (Periodista. Autor especializado en la diáspora vasca / Kazetaria. Euskal Diasporan espezializatutako autorea). “Jon Bilbao, la pasión de vivir”.

Pausa para café / Kafea hartzeko atsedenaldia

12:00-12:30     Luis Moreno (Universidad Carlos III de Madrid). “Metodología de trabajo de Jon Bilbao: el concepto y la técnica al servicio de la calidad“.

12:30-13:00     Pedro J. Oiarzabal (Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea & University of Nevada, Reno). “Memorias de migrantes vascos e Internet: Jon Bilbao en la era digital”.

Parte II: Repensando a Jon Bilbao: Retos para la conservación y transmisión de la cultura vasca  / II. Atala: Jon Bilbao berriz hausnartzen: euskal kultura babestea eta transmititzea dakartzan erronkak

15:30-15:45     Luis Collado (Google Books & Google News, España & Portugal).

15:45-16:00     Borja Aginagalde (Archivo Histórico de Euskadi / Euskadiko Artxibo Historikoa).

16:00-16:15     Andoni Iturbe (Diputación Foral de Bizkaia / Bizkaiko Foru Aldundia).

16:15-16:30     Nieves Taranco (Biblioteca CRAI de la Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitateko Liburutegia).

16:30-17:15     Mesa redonda moderada por Xabier Landabidea-k moderatutako mahai-ingurua (Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea).

 Izena emateko formularioa

Formulario para la inscripción

Euskaltzaindiaren “Hitz-elkarketa” argitalpenak eta atal berria

Miren Azkarate,  Jon Artza, Andres Urrutia eta Elixabete Perez Gaztelu.

Gaur, uztailaren 3an, Euskaltzaindiak atal berri bat zabaldu du interneten, bere webgunean. “Hitz-elkarketa” du izena eta “Hiztegiak eta corpusak” atalaren barruan kokatu da. Hemen kontsulta daiteke.

Bertan jaso dira LEF batzordeak (Lexiko Erizpideak Finkatzeko batzordeak) hitz-elkarketaz egin dituen lau lanak. Urteak behar izan dira horiek guztiak jendearen eskura jartzeko. Merezi izan du, baina: “Bitartean -Miren Azkarateren hitzetan- eskuratu ditugun teknologia berriei esker, beste modu bateko argitalpena duzue esku artean. Eta hamar mila adibide baino gehiago eskura”.

Lau lan, beraz, LEF batzordeak egindakoak, hitz-elkarketaren gaia sakonki jorratzen dutenak. Horietako hiru -Hitz-Elkarketa/1 (1986), Hitz-Elkarketa/3(1991) eta Hitz-Elkarketa/4 (1992)- eskura zituen erabiltzaileak paperezko edizioan, baina ez zegoen bertsio elektronikorik. Orain PDF formatuan ere kontsulta daitezke, webgunean.

Laugarren lana, Hitz-Elkarketa/2 izenekoa, argitaratu gabe zegoen orain arte. Horren edukia, beraz, lehenbiziko aldiz eskaintzen da, hiru bertsiotan: modu interaktiboan, ordenagailuan nabigatzeko; PDF formatuan; eta ePub bertsioan -Euskaltzaindiak lehendabiziko aldiz eskaintzen du lan bat modu horretan- irakurgailu elektronikoetara jaitsi eta bertatik nabigatzeko. Lana Miren Azkarate euskaltzain osoak eta Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazleak prestatu dute.

Eurekin batera, gaurko aurkezpenean Andres Urrutia euskaltzainburua eta Jon Artza Euskaltzaindiko Argitalpen zerbitzuko arduraduna izan dira. Lauron artean, lanaren nondik norakoa azaldu dute, adibideak jarriz eta zehaztasun teknikoak eskainiz. Hona ekarri ditugu Miren Azkarateren eta Elixabete Perez Gazteluren hitzak, eta baita aurkezpenean erabili den material grafikoa ere.

Elixabete Perez Gaztelu lankidearen aurkezpeneko hitzak hemen irakurri daitezke. 

Euskal Gaiak: erositako azken liburuak

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiaren (IIBZ) aren eta Euskal Gaien Institutuaren lehentasunen artean euskal gaien inguruko argitaralpen esanguratsu eta eguneratuak eskaintzea dago. Horretarako, liburutegiak Erositako Azken Liburuen zerbitzua eskaintzen du , non liburu berriak kontsulta daitezkeen.

Hemendik aurrera blog honetara Euskal Gaiekin lotura duten liburu berri guztiak ekarriko ditugu. Horretarako ez duzu ezkerreko zutabea begiratzea besterik, azken nobedadeak ezagutzeko.

Aste honetan adibidez, Mari Luz Estebanen “Amaren heriotzak libreago egin ninduen” olerki liburua, Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak” eleberria, Mariasun Landaren “Inurrien hiztegia” ipuin bilduma  eta José Enrique Urrutiaren “Weylerren itzala” kontakizuna gehitu ditugu eskura ditugun liburuen bildumara.

Liburu hauek eskuratu nahi izanez gero IIBZren katalogora jo dezakezu, edo zuzenean klikatu liburu bakoitzaren estekan.

gezia eta liburuak