Kategoriaren artxiboa: Sin categoría

Garbizaletasun beharra edo garbizalekeria beharra? XXI. mendeko iruzurra

[Alex Uriarte Atxikallende Euskal Filologiako ikasleak eta Euskal Gaien Institutuko kolaboratzaileak bidalitako testua]

Kirol gorena, XXI. mendeko opioa, egungo entretenimentu modu nagusia,  masak mugiarazten (edo geldiarazten) dabezana. Futbola. Baina “el deporte rey” dalakoa guzur handi bat ete? Galdera arriskatua baloiaren mendean, kirolaren mendean eta batez be kirol garbizaletasunaren mendean egiteko, inondik inora.

ironmanIturria: www.ironman.com

Ondo jakinekoa da joandako hamarkadatan kirolaren munduan dopajearekin lotutako eskandaluek zer nolako zeresana eta oihartzuna izan dabeen. Hamaikatxo golengatik irabazitako partidak, Frantziako Tourra zazpitan irabaztea erreskadan, errekor itzelak hamaikatxu maratoi eta lasterketatan, ultraman eta ironman moduko proba basatiatan lortutako datu eta emaitza jainkotiarrak… Egin daigun berba argi, hau guztia sineskaitza da, edo halan izan beharko leike behintzat.

Baina zeresan handiena emoten dabena zera da, kirol gehienak aldaketarako bideari ekin deutseela jarraitzaileon fedea  berreskuratzearen, sinesgarritasunaren eta ikuskizun gizatiarren (eta ez jainkotiarren) bila. Iragan ilundun kirolek, txirrindularitzak, atletismoak, igeriketak edota triatloiak (ironman, ultraman, sprint eta bestelango azpigeneroak barne) erreformarik zorrotzenak jarri dabez abian azken urteotan. Aldaketa horreen artean, besteak beste, pasaporte biologikoarena dago: kirol-organismoek kirolariei hareen datu fisiologikoen profil bat sortzen deutse eta edozein substantziak datu horreek aldatzen dabezanean automatikoki detektatzen da.

Baina konparaketa saihestezina dan lez, igez Frantzian prentsa nazionalera  filtraturiko informaziona plazaratu beharra sentiduten dot. Bertan, azken lau urteotako (kirolaren erreforma garbizalearen urteotako) dopaje kasuak  agertzen dira.  Batzuentzat sinestezina izan arren, dopaje kasu gitxien eukezen kirolak iragan zikindunak ziren eta batez be, txirrindularitza zein atletismoa. Kasualidadea? Ez dot uste. Beste muturrean, barriz, “sinesgarri eta segurutzat” jotzen ebezen  kirolak egoazen, batik bat errugbia eta batez be futbola, beste danan ganetik.

Honegaz guztiagaz, ez dot futbolzaletasuna kritikatuteko helbururik. Kirolen arteko bardintasuna bultzatzea da neure helmugea, eta baita  gaur egungo ustezko kirol fidagarrienaren fidagarritasun-eza salatzea be. Ez neuke pare bat kontutxo aipatu bage amaitu gura. Batetik, Bernd Schuster entrenatzaile alemana Real Madrid talde ahalguztidunetik modu txarrean kaleratu ebenean, ondorengo deklazinoak egin ebazen, neure ustez oso adierazgarriak diranak: “En el mundo del fútbol profesional es bastante frecuente el consumo de medicamentos. Los médicos y fisioterapeutas siempre nos daban algo y lo tomábamos sin rechistar, era parte de nuestra profesión y rutina. Incluso hoy en día, muchísimos jugadores de élite tienen consigo más tabletas y píldoras que desodorante y perfume. Siempre necesitan tomar algo por algún motivo.”

Bestetik, orain dala ez asko egunkari batzuetan irakurritakoak aipatu gura neukez. Baten, Atlético de Madrid taldeak antidoping kontrol bat saltatu ebala jartzen eban, Europa League-eko titulua lortu osteko ospakizun eta jaialdian egoazala esanez.  Beste baten, ostera, arreta deitu eta asko pentsarazi eustan Australiako talde txiki batean jazotako eskandalua egunkarien kirolen alorreko azken orrialdeko behekaldean agertuteak. Izan be, talde horretako 34 jokalari esteroidez eta nandrolonaz (estimulatzaile oso gogorrak, hasikeran animaliekaz erabiltzeko sortuak) dopatuta harrapatu ebezela kontatzen zan. Horrelango zer edo ha geurean lehen orriko titularra izango litzake zalantza barik. Gatxa da esaten, baina gaur egun garbizaletasunak ez dauko lekurik kirolean. Garbizaletasuna barik, garbizalekeria behar da egunean-egunean agertzen diran dopaje kasuekaz amaitzeko eta kirola barrutik garbitzeko.

Prentsaren papera hain erabakigarria dan gizarte honetan, antza danez gauza batzuk ez dira lau haizetara zabaldu behar, kirolaren osasunerako. Edo kirol eta talde haundien osasunerako ete zan? Ez nago seguru… Baina dana dala, bien bitartean jarraitu daigun Frantziako mendietara Tourra ikustera joaten, domekatan Katedralean garrasi egiten edo pilota frontoi hotzak berotzen, euskal gizartean kirolak –kirol sano, herrikoi eta sinesgarriak- oraindik be badauko lekurik-eta.

[Seminario de investigación] Modernización reluctante: cultura plebeya y economía moral en el País Vasco

Modernizacion reluctante: cultura plebeya y economia moral en el Pais Vasco.
Seminario de investigación. 9 de octubre a las 12:00 en el aula 153 del campus de Bilbao de la Universidad de Deusto.
Aforo limitado: se ruega confirmación en la dirección euskal.gaiak@deusto.es

andreas hess

MODERNIZACION

Son tres las instituciones que han tenido una particular importancia en la historia del Pais Vasco y que han sido objeto de mi estudio: el baserri, la cofradia de mareantes, y el txoko. En este estudio las tres instituciones son vistas como una ventana; una vez miramos a traves de ellas, tenemos la oportunidad de ver un gran cuadro formado por componentes estructurales de una rica cultura plebeya y economia moral. Mientras la investigacion de la cultura del baserri refleja una mirada interna a la vida rural vasca y a a los cambios radicales que ocurrieron en la industrializacion, la cofradia permite ver la conexión que el Pais Vasco tiene con el mar. La tercera institucion, el txoko, representa un fenomeno más reciente y urbano el cual refleja un esfuerzo por acercarse a la urbanizacion y a al vida urbana y sus formas de vida anonima. El seminario finaliza con algunas reflexiones sobre algunas culturas que han sido, de alguna manera, reacias a la modernizacion.

Andreas Hess imparte sociologia en University College Dublin. Sus ultimas publicaciones son: The Political Theory of Judith N. Shklar: Exile from Exile (Palgrave Macmillan 2014) y (con Bryan Fanning) Sociology in Ireland. A Short History (Palgrave Macmillan, 2015).

Jon Bilbao, Euskal Kulturaren Armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa

Azaroaren 10erarte fisikoki bisitatzeko aukera dagoen arren, hemen uzten dizuegu “Jon Bilbao, Euskal Kulturaren Armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa” erakusketa digitala.

Eskerrik beroenak IIBZ/CRAI, Komunikazio Kabinete eta Nortasun Digitaleko lankideei, egindako lan eskerga eta bikainarengatik.

Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak

Itzulpen eta literatura sormenari buruzko topaketak Deustuko Unibertsitatean

cartaz_4 copia

 2014ko apirilaren 3an 11:00etan Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak topaketak burutuko dira Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campuseko 153. gelan.

Isaac Xubín, Harkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria galizierara ekarri duen itzultzailea eta Joxemari Sestorain, Lois Pereiroren olerkiak euskarara ekarri dituen itzultzailea izango dira topaketetan. 

Ikasketa Galegoen Katedra, Euskal Gaien Institutua eta Euskal Irakaslegoaren artean antolatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galiziako Xuntak finantziatutako jardunaldiek itzulpengintza eta literaturaren inguruko hausnarketarako markoa eskainiko dute, bi autoreren lanak itzuli dituzten bi itzultzaileren esperientziatik abiatuta. 

Leku kopurua mugatua denez etortzeko asmorik izatekotan mesedez baieztatu ondorengo helbidean:  

 euskal.gaiak@deusto.es