Europa y Reino Unido en la era post-Brexit

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Simon Manley

Data: 2018/03/21

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Europa, Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak

Etiketak: Brexit, Erresuma Batua, Europa


Deskribapena

2017ko martxoaren 29an ekin zien Britainiar gobernuak Europar Batasunetik irteteko baldintzak eta Batasunarekin aurrerantzean izango duen harreman statusa zehazteko negoziazioei. Bederatzi hilabete lehenago, Erresuma Batuko hautesleek Europar Batasunetik irtetearen aldeko botoa emana zuten.

Erresuma Batua ez zen Europar Batasuna sortu zuten estatuetako bat izan. Baina 1973an sartu zenetik, eraginik handieneko kideetariko bat izan da. Britainia Handiak Europar Batasunetik irteteko erabakiak, Europako gainerako estatuekiko harremanetan aldaketa dakar, jakina; baina, Theresa May lehen ministroak dioen bezala, Erresuma Batuak harreman estua izan nahi du EBrekin, bai ekonomian eta merkataritzan, bai defentsan eta segurtasunean. Batzuen eta besteen interesak egokitzea eta Brexitaren eragina ahalik eta txikiena izatea denen erronka da, baina ez zailtasunik gabeko erronka.

DeustoForum MEDIA

Encuentro del embajador británico en España Simon Manley con estudiantes de la Universidad de Deusto

Tratado de Roma. Un aniversario marcado por el Brexit

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Marcelino Oreja, Pedro Solbes, Jon Azua

Data: 2017/06/12

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Europa, Politika, Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak

Etiketak: Brexit, Europa, Politika


Deskribapena

Erromako Ituna sinatu eta 60 urtera, Europa berriro dago kolokan. Gertakari erabakigarriek astintzen dute: 2008an lehertutako krisi ekonomikoa, Siriako gerraren ondoriozko migrazioen olatu eskerga, Erresuma Batuak Europar Batasuna uzteko erabaki atzeraezina, eta ultranazionalismo separatisten erretena zabaltzea, besteak beste. Bada garaia Bruselak bere buruari ispiluan begiratu eta berriro definitzeko, jarraipena ziurtatu ahal izateko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum con Marcelino Oreja, Pedro Solbes, Jon Azua: “Tratado de Roma. Un aniversario marcado por el Brexit”