Kolonbiako bake eraikuntza.Adiskidetze prozesuaren bidean topatzen diren erronkak

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Guillermo Guerrero

Data: 2017/10/25

Lekua: Donostiako Campusa

Gaia: Enplegua eta ekintzailetza, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena

Etiketak: Colombia, Bakea, Adiskidetze


Deskribapena

Ikerketa eta Hezkuntza Popularraren Zentroa-Bakerako Programa (CINEP/PPP) Kolonbiako Jesusen Konpainiaren orientabideetatik abiatuta, gizarte aldaketa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko fundazioa da. CINEP/PPP-ak gizarte justuago, demokratikoago eta baketsuago bat eraikitzeko egiten du lan, baztertutako gizon-emakume eta biktimen alde eginez.

Asmo horretan, bakea eraikitzeko, giza garapen integrala eragiteko, eskubideak gauzatzeko eta demokrazia hedatzeko alternatibak sortzen ditu, ikerketa eta informazio ekoizpena, hezkuntza, gizarte prozesuen indarketa, intzidentzia eta komunikazioaren bitartez.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum Gipuzkoa "Construcción de la Paz en Colombia.Los desafíos en el camino hacia la reconciliación"

Ponle cara a la acromegalia

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Sonia Gaztambide

Data: 2017/04/07

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Psikologia – Hezkuntza, Gizarte Zientziak, Osasuna – Prebentzioa

Etiketak: osasun, Jakiunde, acromegalia


Deskribapena

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, bere Ohiko Bilkura ospatuko du Deustuko Unibertsitatean apirilaren 7an. Akademia, urtean birritan biltzen da Ohiko Bilkuran, eta udaberriko Bilkura hau euskal kultura arloko unibertsitate batean izango da, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatea izango da 2017an anfitrioi. Biltzar honen esparruan, Jakiundek honako hitzaldi hau eskainiko du DeustoForumen, etorri nahi duten guztientzako.

 

Akromegalia da, behin pertsonaren hazkundea amaitutakoan, hazkunde hormonaren gehiegizko jarioak eragiten duen gaixotasuna. Kasurik gehienetan, hipofisiko tumore onbera batek eragiten du eta batzuetan herentziazko sindrome baten barruan ere ager daiteke. Prebalentzia 40-60 kasukoa da milioi bat biztanleko, eta gaixotasun arrarotzat hartzen da (5 kasu baino gutxiago 10.000 biztanleko).

Aldaketa fisikoak eragiten ditu (aurpegieran, eskuak eta oinak hazten dira), alterazio osteoartikularrak, loaldiko buxatze apnea, karpoko kanalaren sindromea, diabetesa, hipertentsioa, miokardipatia, etab. Heriotza tasa adin eta sexu bereko populazio orokorrarena baino altuagoa da. Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrarekin, hazkundearen hormonaren maila kontrola daiteke eta heriotza tasa eta gaixotasun horri lotutako beste batzuk murriztu.

5 eta 8 urte bitarteko atzerapena dagoela estimatzen da, lehen sintomak antzematen direnetik. Hori dela eta, aurre egin behar zaio akromegaliari, hazkundearen hormonaren eragina jasotzen den denbora murrizteko eta, hartara, heriotza tasa eta gaixotasunari lotutako beste gaixotasun batzuk ere mugatuagoak izan daitezen eta gaixotasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobea izan dadin.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Mª Sonia Gaztambide: “Ponle cara a la acromegalia”

Cuerpos violentados de mujeres refugiadas. Por una teología feminista de la liberación

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Susana Becerra

Data: 2016/11/15

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Nazioartea, Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: emakumea, indarkeria, errefuxiatu, Colombia


Deskribapena

Emakumeak, gorputz soil bihurtuta, gerrako harrapakinaren parte ziren eta gerlarien aurrean jartzen zituzten haien suhartasuna eta suntsitzeko ahalmena akuilatzeko. Emakumeen gorputzak, haien jabetzak ematen zuen ohore maskulinoaren sinbolo bihurturik, gerrako arma gisa erabili izan dira eta erabiltzen dira, arerioari kalte moral gehiago egiteko. Gogora bitez, besteak beste, Balkanetako gerrako emakume musulmanen bortxaketa masibo eta sistematikoak, umilaziorik sakonena eragiteko eta belaunaldi oso bat markatuta uzteko. Emakumeen gorputza, ohorea neurtzeko bataila-eremu bihurturik, errealitate poliedriko gaurkoegia da.

Jon Sobrinok herrialde gurutziltzatuez esaten duenaren ildotik, emakumeen gorputzak tortura eta irainak jasan ditu, gurutziltzatuaren emakume irudia bezala; eta, sinbolo bihurturik, “non da Jainkoa?” galdetu eta oihu eragiten digu. Eta sinestunei erantzun bat emateko deia egiten die. Gurutziltzatu horrengan dugun fedea eta horren ondoriozko hausnarketa teologikotik abiatuta, emakume teologo eta sinestunek eman dute erantzun bat, hain egoera larrietan dauden emakumeak ahalduntzeko eta bultzatzeko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia  DeustoForum. Susana Becerra: “Cuerpos violentados de mujeres refugiadas. Por una teología feminista de la liberación”

Próxima conferencia. Nele Segers: “Sin ellas no hay futuro”

Nele Segers

Referente Técnico de Médicos Sin Fronteras de Salud Sexual y Reproductiva / Mugarik Gabeko Medikuen erreferente teknikoa sexu eta ugaltze osasun arloan

CONFERENCIA | HITZALDIA

  Día | Eguna: 8 de noviembre de 2016 / 2016ko azaroaren 8a
 Hora | Ordua: Retrasada a las 19:30. Disculpen las molestias /19:30etara atzeratua. Barkatu eragozpenak. 
 Lugar | Lekua:
Salón de Grados | Gradu Aretoa
 Dirección | Helbidea: Edificio Central de la Universidad de Deusto (Bilbao) | Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo). Ver mapa | Mapa ikusi
 Inscripción| Izen-ematea*Rellenar formulario | Formularioa
*Aforo limitado. Es imprescindible inscribirse para poder asistir al acto.
Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko.
 Contacto | Harremanetarako: 94 413 90 20

¿Cómo vive una mujer en un contexto de crisis humanitaria? ¿Te lo puedes imaginar? Un dato, alrededor de 800 mujeres muere diariamente  por complicación en el embarazo y en el parto. Esto solo es una parte, hay más…transmisión  del VIH de madre a hijo, fistula obstétricas, violencia sexual, abortos no seguros que ponen en riesgo la vida de la mujer. En esta charla mostraremos el impacto sobre la mujer, sobre su salud,  en concreto sobre su salud reproductiva y de cómo responde MSF ante esta problemática.

MSF trabaja en más de 60 países en contextos de conflicto, donde el acceso a la salud es casi un lujo. En 2015 atendimos 220. 000 partos, asistimos a 11.000 víctimas de violencia sexual, 6800 mujeres embarazas recibieron tratamiento para la prevención de la transmisión de VIH a sus hijos. Pero, nos sigue pareciendo poco, hay que evitar más muertes innecesarias. La salud de la mujer, como parte esencial de toda sociedad, puede y debe mejorar porque hay mucho en juego: SIN ELLAS NO HAY FUTURO.


Zelan bizi da emakume bat krisi humanitarioko egoeran? Imajina dezakezu? Datu bat: 800 emakume inguru hiltzen dira egunero, haurdunaldiko eta erditzean izandako arazoengatik. Hori zati bat baino ez da. Gehiago ere badago: amak umeari GIB birusa transmititzea, fistula obstetrikoa, sexu indarkeria, emakumearen bizitza arriskuan jartzen duten abortuak. Solasaldi honetan, emakumeengan, haien osasunean, bereziki ugaltzeko osasunean duen eragina aztertuko dugu eta zelan erantzuten dion Mugarik gabeko Medikuak erakundeak arazo horri.

Mugarik gabeko Medikuak gatazka egoeran dauden 60 herrialde baino gehiagotan ari da lanean. Halakoetan, osasuna izateko eskubidea ia luxuzko kontua da. 2015ean, 220.000 erditze artatu genituen, sexu indarkeriaren 11.000 biktimari lagundu genien, 6.800 emakume haurdun tratatu genituen, GIB birusa seme-alabei ez kutsatzeko. Baina gutxi iruditzen zaigu; halako heriotza gehiago saihestu nahi ditugu. Emakumearen osasuna, gizarte osoaren funtsezko parte den aldetik, hobe daiteke eta hobetu behar da, asko baitago jokoan: HAIEK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK.