Euskararen Nazioarteko Eguna + #deustoEUS

Martxan dago jada www.deusto.eus helbidea, eta Deustuko Unibertsitateak #deustoEUS traola proposatu du 2014ko #EuskararenEguna ospatzeko.

Aurtengo Euskararen Nazioarteko eguneko egitaraua hau izango da:

Bilboko campuseko egitaraua.  Abenduak 2, asteartea

Goizean zehar              Txioak bidali #deustoEUS-era

08:00-09:00                   Txapa eta egitarau banaketa

10:50, Labirintoa           Musika

11:00, Entzungela         Dokumentala: Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa

11:45, Entzungela         www.deusto.eus domeinuaren aurkezpena

#deustoEUS-en jasotako txioen bistaratzea

12:00, Klaustroa            Trikitia, kantuak, dantzak eta kopaua

Donostiako campuseko egitaraua. Abenduak 3, asteazkena

13:00, Matteo Ricci eraikina, gela digitala                 www.deusto.eus domeinuaren aurkezpena

13:10, Matteo Ricci eraikina, gela digitala                 Dokumentala: Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa

Jarraian, kopaua

14:00, Kafetegia       Euskal kantak, Pollo Rosa taldeak jota

Sartu eta erabili webgunea, jantzi eta zabaldu #deustoEUS traola eta Abenduaren 2 eta 3an banatuko diren deusto.eus txapak!

 

 

 

“Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa.” Dokumental-omenaldiaren proiekzioa.

Euskal Gaiak dokumentala estreinaldia

Abenduak 2, 11:00etan Bilboko campuseko Auditorioan eta Abenduaren 3an 13:00etan Donostiako Campusean.

Euskal Gaien Institutuak dokumental-omenaldi bat burutu du unibertsitatean euskal gaien eta euskararen inguruan egin den lan oparoaren aitortza bezala. Euskararen eguneko ekitaldien baitan estreinatuko da dokumentala, Deusto.eus ekimenaren aurkezpen publikoarekin batera.

Bizkaiko Ikaskuntzen Departamenduaren jaiotze-data kontuan hartuta 40 urte beteko ditu 2014ean Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak. “Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina eta etorkizuna” proiektuak DU-n Euskal Gaien institutuan propio egindako zein euskal gaien inguruan egindako lana identifikatu, ezagutarazi eta balioan jartzea du xede urteotako ibilbide luze, sarri malkartsu eta beti aberatsaren adierazpide bezala.

32 pertsonek hartu dute parte elkarrizketetan: irakasle, ikerlari, sortzaile eta eragileak. Ez daude diren eta izan diren guztiak, baina dauden guztiak dira egin den eta ahaztu ezin den lan eskergari esker onez sortutako ordu erdiko omenaldi txiki honetan. Gonbidatuta zaudete estreinura.

 

“Estudios vascos en la Universidad de Deusto: pasado, presente, futuro.” Proyección del documental-homenaje.

Euskal Gaiak dokumentala estreinaldia

2 de diciembre, 11:00 en el Auditorio del Campus de Bilbao y el 3 de diciembre a las 13:00 en el Campus de Donostia.

El Instituto de Estudios Vascos de la Universidad de Deusto ha realizado un documental-homenaje sobre los estudios vascos  en la Universidad en reconocimiento a la gran labor realizada en torno a los estudios vascos y al euskera en los últimos  cuarenta años. El documental se estrenará dentro de los actos del Día Internacional del Euskera y conjuntamente con la presentación de la iniciativa Deusto.eus

Han pasado 40 años desde la creación del Departamento de Estudios Vizcainos, más tarde Insittuto de Estudios Vascos, y el documental ““Estudios vascos en la Universidad de Deusto: pasado, presente, futuro” pretende promover la identificación, difusión y la puesta en valor del trabajo realizado como parte de un recorrido largo, no siempre fácil pero tremendamente rico e interesante.

32 personas han participado en este proyecto entre profesores, investigadores, creadores y agentes de la cultura y del pensamiento. Aunque no están todos los que son y han sido, sí son todas y todos los que están en este pequeño homenaje y agradecimiento de media hora de duración a la enorme labor realizada que no puede ni debe ser olvidada. Quedáis invitadas e invitados a su estreno.

Itzulpena. Sormena. Literatura. Materialak.

Bihar, azaroak 20, eguerdiko 12:00etan Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochalesek solasaldia eskainiko dute Bilboko campuseko Garate Aretoan.

Garazi Arrulak “Tokikoa eta unibertsala itzulpen teoriaren ikuspegitik (edo nola izan traidorea senez)” gaia landuko du bere aurkezpenean. Bertan itzulpenaren teoria garaikideak aurkezteaz gainera etxekoaren eta arrotzaren arteko tentsioez jardungo du, leialtasun eta traizioaren kontzeptuak erabiliz.

Danele Sarriugartek berriz “Jatorriak, bidaiak eta helmugak: lokala eta globala euskal literaturan” proposamena ekarriko digu, euskal literaturan partikularra eta globaltasuna nola uztartu diren aztertu eta euskal literatura eta itzulpenari dagozkion tokiak esploratu eta zalantzan jartzeko.

Gidaliburu edo “companion” bezala prestatu daitekeen materiala hemen eskuratu daiteke:

Itzulpena. Sormena. Literatura. Gidaliburua.

Jon Bilbao, Euskal Kulturaren Armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa

Azaroaren 10erarte fisikoki bisitatzeko aukera dagoen arren, hemen uzten dizuegu “Jon Bilbao, Euskal Kulturaren Armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Bibliografikoa” erakusketa digitala.

Eskerrik beroenak IIBZ/CRAI, Komunikazio Kabinete eta Nortasun Digitaleko lankideei, egindako lan eskerga eta bikainarengatik.

#JonBilbao100 Jardunaldia eta Erakusketa

Jon Bilbao Azkarreta bere jaiotzaren urteurrenean ekitaldi bikoitzaren barruan azaroaren 30ean ospatu genuen Jon Bilbao aro digitalean: euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak jardunaldia. Aldi berean Jon Bilbao euskal Kulturaren armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko ondare bibliografikoa erakusketari hasiera eman genion.

Parte hartu zuten hizlari, erakunde eta pertsonekiko esker onez bi bideo xume egin ditugu, erakusketa eta jardunaldiari musika jarri eta jardunaldiko ahots ezberdinak jasotzen dituztenak. Ondoren ikus ditzakezue: