“Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa.” Dokumental-omenaldiaren proiekzioa.

Euskal Gaiak dokumentala estreinaldia

Abenduak 2, 11:00etan Bilboko campuseko Auditorioan eta Abenduaren 3an 13:00etan Donostiako Campusean.

Euskal Gaien Institutuak dokumental-omenaldi bat burutu du unibertsitatean euskal gaien eta euskararen inguruan egin den lan oparoaren aitortza bezala. Euskararen eguneko ekitaldien baitan estreinatuko da dokumentala, Deusto.eus ekimenaren aurkezpen publikoarekin batera.

Bizkaiko Ikaskuntzen Departamenduaren jaiotze-data kontuan hartuta 40 urte beteko ditu 2014ean Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak. “Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina eta etorkizuna” proiektuak DU-n Euskal Gaien institutuan propio egindako zein euskal gaien inguruan egindako lana identifikatu, ezagutarazi eta balioan jartzea du xede urteotako ibilbide luze, sarri malkartsu eta beti aberatsaren adierazpide bezala.

32 pertsonek hartu dute parte elkarrizketetan: irakasle, ikerlari, sortzaile eta eragileak. Ez daude diren eta izan diren guztiak, baina dauden guztiak dira egin den eta ahaztu ezin den lan eskergari esker onez sortutako ordu erdiko omenaldi txiki honetan. Gonbidatuta zaudete estreinura.

 

Erantzun bat ““Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa.” Dokumental-omenaldiaren proiekzioa.” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude