Euskal Gaiak-(r)en bidalketa guztiak

Elixabete Perezen hitzak IkerGazte 2017 Kongresuaren aurkezpenean

Egun on eta eskerrik asko Katakrak liburudendari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari bere etxean gu hartu eta etxean bezala sentitzeko aukera emateagatik.

Euskal Gaien Institutua eta Deustuko Unibertsitatea pozik daude euskal unibertsitateen topagunea den Udako Euskal Unibertsitatean auzolanean aritu ahal izateagatik. Zoritxarrez, unibertsitateok eguneroko jardunean ez dugu aukera handirik izaten elkarrekin lan egiteko.

Ikerketa euskaraz argitaratzea erraza ez da gaur egun, baina inork baldin badu horren ardura, euskal unibertsitateek, euskal unibertsitateok dugu batik bat ardura hori, eta ezin diogu erantzukizun horri bizkar eman. Are gutxiago eman behar diogu bizkarra ikerketarako ezinbestekoa den ikerketa bera euskaraz zabaltzeari, euskaraz gizarteratzeari.

Unibertsitateon ardura da, era berean, gazteak ikerketara bideratzea, eta euskal unibertsitateen ardura da gazteak euskaraz argitaratzera bultzatzea.

Aurreko saioan izan zuen erantzuna akuilu indartsua da EGIrentzat eta Deustuko Unibertsitatearentzat aurten eta hurrengo urteetan Ikergazten ere auzolanean jarraitzeko.

Al Instituto de Estudios Vascos y a la Universidad de Deusto les agrada poder participar en este punto de encuentro que es la Universidad Vasca de Verano. Desgraciadamente, en la vida cotidiana no suelen abundar posibilidades como esta, para poder trabajar conjuntamente.

Es cierto que no es tarea fácil publicar la investigación en euskera, pero, no cabe duda de que si hay alguien tiene alguna responsabilidad en ello, son, somos las universidades vascas; las universidades vascas no podemos sustraernos de este compromiso social. Aún menos podemos rehuir la tarea tan importante, para la propia investigación, como es la de socializar, difundir la investigación, en euskera.

Es también parte, una de las partes más importantes de la responsabilidad de las universidades impeler a los jóvenes a la investigación, y en el caso de las universidades vascas, a que los jóvenes investiguen y publiquen en euskera.

El IEV y la UD toman como acicate la buena aceptación que tuvo la edición anterior de Ikergazte, para continuar con la colaboración e entre las universidades este año y los próximos.

ueu ikergazte aurkezpena

Lan eskaintza: doktore osteko ikerlaria Euskal Gaien ikertaldean

mendeurrenekoArloa: Euskal Gaiak

Ikerrildoak

  • Hizkuntzak, hiztunak eta identitateak: Hizkuntza, haren egitura, aldakortasuna eta elkarreragina interesatzen zaizkigu, baita hiztunak, hizkuntzaren alde soziala eta hizkuntzak euskal identitatea(k) eraikitzen jokatzen duen papera.
  • Euskal identitate(ar)en kultur adierazpenak: Identitatea formulatzea era askotako testuinguru historiko eta geografikoetan, adierazpen eta errepresentazio kulturalen bidez: ahozko eta idatzizko literatura, musika, artea, zinea eta Internet.

Lanpostu kopurua: 1
Campusa: Bilbo

Eskakizunak

  • Doktorea (tesiaren defentsa eginda) izatea literatura, linguistika edo antzeko arloan.
  • Euskara, ingelesa eta gaztelaniako C1 maila edo gehiago izatea.
  • Hiru argitalpen edo gehiago izatea WoS –Scopus-en, ikertaldeko ikerrildoaren egilekide izanik
  • Aintzat hartuko da, bereziki, ikerkuntza proiektu lehiakorrak diseinatzen eta parte hartzen izandako esperientzia, batez ere Ikertzaile Nagusi modura.
  • Euskal identitatearen arloko ikerketan ibilbidea egin izana.
  • Esperientzia izatea talde lanean eta diziplina askoren arteko ikerketan.
  • Malgutasuna izatea ikerrildo eta ikertaldeko beharretara egokitzeko.

Balorazio-irizpideak

  • Kontuan izango da doktorego tesiak zuzendu izana.
  • Oso kontuan izango dira nazioarteko mugikortasunak.
  • Kontuan izango dira lortutako sari akademikoak.

Zer eskaintzen den

  • Iraupena: Deialdi honetan egiten diren kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta 2 urteko iraupena izango dute.
  • Zenbatekoa eta ordaintzeko modua. Urtean 28.000-38.000 euro gordineko zuzkidura dago ezarrita eta 15 hilerokotan banatuko da.
  • Baldintzak Deustuko Unibertsitatearekin lotuko duen kontratua “ikertzailea” ren kategoriakoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea

Maiatzak 15a baino lehen, aurkeztutako eskabideen lehen esleipena izango da. Lanpostua betetzen ez bada, Ekainak 15 arte luzatuko da eskaera epea.

Inskripzio orria

Koldo Mitxelenari eskainitako “Hitzen itzala”

Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendariak Koldo Mitxelenari eskainitako “Hitzen itzala” eskulturaren inaugurazioan Errenterian esandako hitzak:

mitxelena“Hitzen itzala: zuloa zubi bihurtua”

Egun on, Errenteriako alkate jauna, herriko ordezkari eta erakundeetakook, Mitxelena-Martinez de Ilarduyatarrok, errenteriarrok. Mitxelenazaleok, guztiok:

Koldo Mitxelenaren lan idatziek, beste gai ugariren artean, arteez hitz egiteko ere aski lehengai badute. Egun egokia izan daiteke, hortaz, gaurkoa horretaz hitz egiteko, arte lan batek bildu gaitu eta.

Mugatu behar eta, espazioaren antolamenduari zuzen-zuzenean dagozkion zuloez eta zubiez bi hitz esango ditugu “Hitzen itzala” (zer ote da? paper orri idatzi kizkurtua? Goiko kaleko pasabidea, Mikelazulo?) arkitektura lan, gure ustez, ederrak hizpidea emanda.

Koldo Mitxelena Elissaltek Mikelazulo oso berea zuen. Mikelazuloko belea izengoitia erabili zuen 1940an, Burgosko espetxean zela (lehen kartzelaldian), presoek ezkutuan eskuz idatzita argitaratzen zituzten izkribuetan bertso batzuk sinatzeko.

1959an ere, Egan aldizkari euskaldundu berrizale eta berritzailean Koldo Mitxelenak Oteitza eskultore “hausle”, “apurtzailea” hautatu zuen solasean aritu eta (euskaratuta) hizketaldia argitaratzeko. Mikelazuko kukua “alter egoak” sinatu zituen testuaren amaierako bederatzi puntuko bertsoak.

Mikelazulo kuttuna ez bezalako zulo batean bizi izan ziren Mitxelena eta 1936ko gerratea galdu zutenak. Aterabiderik gabeko zulo sakon batean itota sentitukozuten beren burua, beren bizitza eta… euskara, etxe barneko harreman soil estuetara mugatua.

Zuloa zubi bihurtzeko ahalegin probetxuzkoa egin zuen Koldo Mitxelenak, beti ere Matilde Martinez de Ilarduyaren laguntza eta euskarri paregabea zuela.

Ekain Olaizolari esker Errenteriako espazioan bere lekua irabazi duen “Hitzen itzala”, behetik begiratuta, zuloa da. Baina polikixeago begiratuz gero, begiralea ohar daiteke aterabidea duen, igarobidea den zuloa dela.

Gainetik begiratuta , berriz, “Hitzen itzala” zubia ere bada. Koldo Mitxelena zubiaizan zen bezala: belaunaldien, kultura giroen, ideologien, zientzien, pertsonenarteko zubia eta zubigile aparta.

Koldo Mitxelena hil zela 30 urte betetzen diren urte honetan aukera ederra ematen digu “Hitzen itzalak” zubigintzaz eta zubigintzan aritzeko.

Euskaldunen eta euskaldundu nahiko luketenen, hemen sortuon eta kanpoan sortu eta hemen bizi direnen…; era batera eta bestera pentsatzen dugunon arteko zubia osatzen lagunduko balu, ez litzateke gutxi izango.

Babelgo dorrean aritu zirenak bezala edo, gure arteko zubi-eraikuntzan euskal hitzez baliatuko bagina seguruenik hitz horiek euskarari itzal gehixeago emangozioten!

koldo mitxelena hitzen itzala
Me gustaría agradecer al ayto. de Errenteria esta oportunidad de poder participar en el acto de homenaje a Koldo Mitxelena Elissalt, en este año, precisamente, en el que se cumplen 30 años de su fallecimiento.

Obviamente, no tendría sentido el agradecimiento, si no hubiera habido una iniciativa (municipal) que lo hubiera motivado y que ha tenido como resultado que Ekain Olaizola Lizarralde ganara el concurso con su obra “Hitzen itzala” (Lasombra de las palabras), y que dicha obra forme parte ya del paisaje urbano deErrenteria.

Esta escultura sintetiza y simboliza uno de los hilos conductores de la vida y de laobra de Koldo Mitxelena Elissalt.Es, al mismo tiempo, una oquedad, un vacío oteizano, si se nos permite la alusión(que viene muy al caso), y un puente.
El vacío en el que vivieron Koldo Mitxelena y sus coetáneos; los padres y/o abuelosde los que hoy estamos aquí. El vacío de los perdedores de la guerra del 36.

El vacío, la falta de aire al que se vio condenado también el euskera.

El vacío que Koldo Mitxelena trató de llenar y de cuyo resultado seguimosaprovechándonos.

Y un puente. Un puente, como fue capaz de serlo el propio Koldo Mitxelena; puenteentre generaciones, entre culturas, entre ideologías. Siempre, gracias al insustituible sostén de Matilde Martínez de Ilarduya, compañera y esposa toda la vida.

Ojalá esta hermosa escultura de Ekain Olaizola sea capaz de impulsar puentes culturales, lingüísticos, personales.

Ojalá que de entre los huecos de las letras se desprendan finas gotas de sirimiri, de llovizna o ríos de chaparrón de relaciones, de vivir junto y con otros.

Ojalá seamos capaces de adivinar a qué hora podemos atrapar los rayos de sol, o el reflejo de la luna, proyectados en el suelo, para que nos ayuden a vislumbrar e interpretar las palabras de Mitxelena, vaciadas en el acero.

¡Ojalá llueva en euskera para todos, dentro y fuera de la sombra de las palabras!

Elixabete Perez Gaztelu

 

Ikergazte 2017 kongresuan izena emateko 5 diru laguntza

Gero eta hurbilago dugu da Ikergazte 2017 Nazioarteko Ikerketa Euskaraz kongresua:  Iruñean ospatuko da aurten, maiatzaren 10, 11 eta 12an.

IkerGazte. Hasierako ekitaldia

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak uste du bereziki garrantzitsua dela unibertsitatean egiten den ikerketa lana euskaraz aurkeztea. Horregatik DUko ikerlari, irakasle eta ikasleeen artean 5 komunikazio diruz laguntzeko deialdia zabaldu dugu, DU eta UEUren lankidetza akordioaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.

Laguntza bakoitzak kongresuko matrikula osoa hartuko du bere gain, baita aurkeztuko diren lanen zabalkundea ere (IkerGazteren argitalpenean eta Euskal Gaien Institutuaren komunikazio kanaletan).

-ikergazteko ikerlariak

Lanak jakintza-esparru hauetakoak izan daitezke:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Aurkeztuko den lana 2017ko otsailaren 28a baino lehen bidali beharko zaigu aldi berean IkerGazte kongresura (webgune honen bidez) eta Euskal Gaien Institutura (euskal.gaiak@deusto.es helbidera). Aukeratutako lanen inguruko erabakia martxoaren 31n emango da.

Animatu, eta parte hartu euskarazko ikerketaren topagune nagusian!

EGUTEGIA:

Artikuluen bidalketa (IkerGazte Kongresura eta Euskal Gaien Institutura):
2017, otsailak 28

Lan sarituen zerrenda:
2017, martxoak 31

Kongresuan Izen-ematea:
2017, martxoak 1 – apirilak 30

Artikuluen azken bertsioa:
2017, apirilak 10

Kongresua:
2017, maiatzak 10-12

ikertazte 2017

“Euskal Hiztun Berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” liburua.

Ane Ortega (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Estibaliz Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea), Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea) eta Jacqueline Urla (University of Massachusetts)  ikerlariek osatutako taldeak “Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” liburua argitaratu berri du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanean.

cover

Liburua 8 kapituluk osatzen dute. Lehen seik ikerketa kualitatiboaren berri ematen dute eta zazpigarrenak azterketa kuantitatiboa eta bere emaitzak dakartza. Azken atala izaera ezberdinekoa da, aurreko kapituluetan gazteei buruz azaldutako datu kualitatibo zein kuantitatibo garrantzitsuenak laburbiltzen ditu. Zentzu horretan, ez dakar informazio berririk baina, gazteen taldea estrategikoa izanda, egileei garrantzitsua iruditu zaielako talde horri begira gako diren auziak berriro, denak batera, argitara ekartzea eta horietaz gogoeta berezia egitea.

Ikerketa lan hau Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Bizkailab ekimenaren diru-laguntzari esker egin da,  2012-2015 urte bitartean (www.bizkailab.deusto.es). Lehenetsitako arloen artean Bizkaia euskalduna: euskara eta eleaniztasuna ildoa egon da eta horren barruan burutu da ikerketa-lan hau.

Liburua hiru formatutan deskargatu daiteke: .pdf, .epub eta .mobi euskarrietan hain zuzen ere, ordenagailu, tablet eta e-rakurle ezberdinetan irakurketa errazteko asmoz:

EUSKARAZ

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea EUS (PDF)

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea.epub EUS (ZIP formatoan konprimituta, deskonprimitu erabili aurretik)

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea.mobi EUS (ZIP formatoan konprimituta, deskonprimitu erabili aurretik)

GAZTELANIAZ

Nuevos Hablantes del Euskera  – Deustuko Unibertsitatea ESP (PDF)

Los nuevos hablantes de euskera ESP – Ane Ortega, Estibaliz Amorrortu, Jone Goirigolzarri .epub 

Los nuevos hablantes de euskera ESP – Ane Ortega, Estibaliz Amorrortu, Jone Goirigolzarri.mobi

 

 

Manu Etxebarriaren “Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II” liburuaren aurkezpena

Datorren astelehenean, azaroak 14, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburua aurkeztuko dute Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Garate aretoan, goizeko 10:30etan.

Ekitaldian izango dira Juan Manuel (Manu) Etxebarria, liburuaren egilea eta katedraduna, eta José Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Erakunde Harremanetako errektoreordea.

gorbeiaII

 

 

[Oihaneder Euskararen Etxea] Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen.

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeari begira egindako aurrera pausoak agerikoak diren bezala, euskalgintzan diharduten agenteen artean gero eta orokortuagoa dago fase baten agortzearen kontzientzia. Aurreko fasean, euskararen ezagutza sendotzea eta zabaltzea hartu zen ardatz, ezagutza eta erabileraren artean harreman zuzen eta positiboa zegoela sinetsita, eta euskararen biziberritzea ezagutzak bermatuko zuela pentsatuta. Ikuspegi hori zalantzan dago gaur egun; euskararen ezagutzak gora egin arren, erabilerak ez duelako joera eta neurri berbera jarraitu, ez hedabideetan, ez etxean, ez aisialdian, ez eskolako esparru batzuetan, ezta lan munduan ere. Aldi berean, urteotan, testuinguru soziala bera ere aldatu egin da, garai batean eraginkorrak ziren euskararen biziberritzeari begirako diskurtsoen baliozkotasun eta eraginkortasuna auzitan jarriz.

Eszenatoki horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Orain arteko marko berberetan funtzionatzen jarraitu dezakegu? Diskurtso berriak behar ditugu? Badaude? Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Eta noski, zein harreman daude eta behar ditugu praktika, diskurtso eta marko zahar-berrien artean?

Ikastaro hau UeuUdako Euskal Unibertsitatearekin eta  Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean antolatu da.

Ikusi hemen UEUren 44. Udako Ikastaroaren aurkezpen bideoa: Ibon Manterola eta Jone Goirigolzarri, Euskararen biziberritzea.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa egitea esparru eta ikuspegi anitzetatik.
  • Euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatzea, esparruz esparru.
  • Euskararen biziberritzearen ikuspegi globala lantzea, esparruen arteko sinergiak bilatuz.

Metodologia

Ikastaroak hitzaldiak eta eztabaida-saioak bilduko ditu. Ikastaroari sarrerako hitzaldi batekin emango zaio hasiera. Hitzaldiaren helburua euskararen biziberritze prozesuaren ibilbide kritikoa burutzea izango da, gaur egungo markoa irudikatuz eta ikastaroan zehar landuko diren gaiei sarrera eginez.

Ikastaroari itxiera mahai inguru batekin emango zaio. Azken jarduera horren helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildueta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da.

Hitzaldietan zein mahai-inguruan ohiko galdera txandatxoak ere izango dira.

Nori zuzendua

Ikastaroa maila profesional, akademiko zein pertsonalean euskararen biziberritzearekiko interesa duen norbanako, talde zein erakunde guztiei dago zuzendua. Besteak beste, erakunde publiko zein pribatuetako langileei: euskara teknikariak eta plangintza sortzaile eta bideratzaileak, aisialdiko begiraleak, kazetariak, irakasleak, ikerlariak, eta abar.

Egitaraua

2017-01-31

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:45

Eskola.

2017-02-28

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:45

Familia eta aisialdia.

2017-03-28

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:45

Hedabideak.

2017-04-25

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:45

Lana.

2017-05-30

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:45

Itxiera mahai ingurua.

 Matrikulaziorako argibideak

1. IKASTARO OSOAN izena emateko:

  • prezioa: 45,00€
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

 

2. SAIO BATEN izena emateko:

  • Egitarauan klikatu zuk aukeratutako saioan dagoen ‘matrikulatu‘ aukeran.
  • Hitzaldiaren orrira eramango zaitu. Bertatik egin dezakezu izen ematea.
  • Prezioa: orokorra 14,00€ / ikasle eta langabetuak: 12,60€ / UEUko kideak 10,50€

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartzeko eskaera bideratuta. Erantzunaren zain.

Euskararen Biziberritzea eta IKTak Euskal Herrian ikastaroak Euskadi Irratiko Ekosfera saioan

Uda aurretik UEU eta Euskal Gaien Institutuaren artean elkarlanean antolatutako Euskararen Biziberritzea eta IKTak Euskal Herrian ikastaroak izan ditu hizpide Xabier Landabideak 2016ko urria amaierako Ekosfera saioan.

Hemen duzue entzungai:

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/ekosfera/4343352/4464414/giza-zientzitako-ikerketa-eta-zientziaren-jardunbidea/

Lanpostu deialdia Hizkuntz Modernoetako Euskal Ikasketen Sailean

Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Modernoetako Euskal Ikasketen Saila hizkuntzalaritzan doktorea den (edo oraintxe amaitzen ari den) irakasle ikerlari baten bila dabil 2017ko irailean jardunaldi osoz lanean hasteko.  Ondoko estekan informazio gehiago daukazue: