Kategoriaren artxiboa: Sin categoría

Oiartzualdeko industria ondarearen aurkezpena

Oiartzualdeko industria ondarearen erakusketaren aurkezpena egin dugu Errenterian, 2021eko urriaren 18an.

Erakusketaren berri jaso dute Habla Radio irrati donostiarrean. Bertan Elixabete Perez Gazteluk proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu.

Blog honetan aurkezpen saioan Elixabetek esandako hitzak jaso nahi izan ditugu, oroigarri eta lekuko gisa.

Esmalteria Guipuzcoana, Errenteria. 1993. Deiker Fondoa. Santi Yaniz.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Errenteriako Udalari, Ondarearen jardunaldiotan Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua parte hartzera gonbidatzeagatik. Bizkaiko Foru Aldundiari, digitalizatzeko emandako diru-laguntzagatik. Aurkezpenera eta erakusketara hurbildu zareteno eta eskerrik asko Santi Yanizi guregana etortzeko egindako ahaleginarengatik. Inor ez bera baino egokiagorik argazki hauen gainean hitz egiteko, Santik egin baitzituen orain dela 35-40 bat urte eta Santi ari baita 5.000 diapositiba haiek digitalizatzen.

Oiartzualdeko industria ondarearen erakusketa hau proiektu zabalago baten lagina da. Hona ekarri gaitu benetan sinisteak digitalizazioaren bitartez ondarea, kasu honetan, industria ondarea, gizartera daitekeela, guztien, nahi duenaren, eskura jar daitekeela. Unibertsitatea ezaupidea sortzeko lekua da, edo izan beharko luke, baina sortzen duen guztia berarentzat bakarrik gordeko balu, mesede eskasa egingo lioke babesten eta bultzatzen duen gizarteari.

Aurkezten ari garen lan hau ez da Euskal Gaien Institutua ildo berean garatzen ari den lan bakarra; Ondare bizia izenekoaren web-a ere hor dago, diasporara halabeharrez joandako euskaldunen bideoez egina.

Baina orain etxeko irudiak ditugu, Errenteriako, Oiartzungo, Pasaiakoak, hemen gauden guztiok edo askok ezagutu ditugun tren, trenbide, fabrika, errota eta abarren irudiak. Eta, esatea badago, oso pozgarria gertatzen zaigu, zubi lanean ikusten baitut nire burua, unibertsitatearen eta nire bizilekuaren artean, eta, bestetik, industria delako gaia. Manchester txikiari atxikitzeko beste piezatxo bat izan daiteke erakustera goazena.

Argazki hauek orain dela 40 bat urte egin zituen Santik, Deustuko Unibertsitateko ikertzaile talde batekin. Hiru liburu argitaratu zituzten ikertzaileek material hau oinarri hartuta. Gaur egun PDF formatuan kontsulta daitezke hirurok, Eusko Jaurlaritzaren webean.

Diapositibak “lotan” egon dira Euskal Gaien Institutuan pentsatu dugun arte pena zela 5.000 diapositiba horiek zoko batean eta, seguruenik hondatzen egotea. Erabaki genuen lan horri ekitea eta Bizkaiko Diputazioaren dirulaguntza estimagarriari esker, hiru urratsetan digitalizatu ditugu diapositiba guztiak, Bizkaikoak, Gipuzkoakoak eta Arabakoak.

Digitalizatzea, lehen esan bezala, ez da proiektuaren helburua, bitartekoa baizik. Gizarteari itzuli nahi diogu bere ondarea, goza dezan, iker dezan, memoria freska dezan, gazteei erakuts diezaion… Eta Errenteria-Manchester txikia jo dugu begiz estreina egiteko; hauxe da lehen erakusketa. Eta espero dugu azkena ez izatea.

Elixabete Perez Gaztelu, Euskal Gaien Institutuko zuzendariaren hitz-hartzetik moldatutako testua.

Hamalau begirada zirkumnabigazioari / Catorce miradas a la circunnavegación

Elkano Fundazioak hamalau erakusketa birtual jarri ditu Google Arts & Cultur plataforman, ‘Lehen mundubira’ proiektua gauzatzen laguntzeko. Google Arts & Culture atari digital bat da, xede duena lehenbiziko zirkumnabigazioaren bidaia eta bidaia horrek munduaren ikuskeran izan zuen eragina azaltzea, lehen mundializazioaren hasiera izan zen aldetik. Edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude, eta, beraz, Googleren kultura-alorraren ekimen horren bidez, nazioartean emango da ezagutzera Euskadin Juan Sebastian Elkanoren inguruan sortutako ezagutza eta garai hartako itsas potentzia handienetako batek, hots, euskal gizarteak, bidaia horretan egindako ekarpena. 
La Fundación Elkano ha contribuido con catorce exposiciones virtuales al proyecto ‘La primera vuelta al mundo’ de Google Arts & Culture, un portal digital que explora el viaje de la primera circunnavegación y su impacto en la concepción del mundo, con el inicio de la primera mundialización. Los contenidos están accesibles en euskera, castellano e inglés, de modo que esta iniciativa del brazo cultural de Google permitirá divulgar a nivel internacional el nuevo conocimiento generado en Euskadi en torno a la figura de Juan Sebastián Elkano y la aportación de la sociedad vasca al viaje como destacada potencia naval de la época.
Fundaziotik koordinatu dugun erakusketa-multzoa lehen mundubiraren 500. urteurrenaren harira hainbat erakundek eta adituk azken bi urteotan egindako ikerketen emaitza da. Zehazki, honako hauek egin zituzten: Aranzadi Zientzia Elkartea, Bilboko Itsamuseuma, Euskal Itsas Museoa, Virginia García, Daniel Zulaika, Javier Almazán, Miren Aintzane Eguiluz, Jose Angel Achón  eta Alberto Rodríguez.

 Saguarekin atzera-aurrera eginez erabiltzaile orok jakin ahal izango dute, adibidez, Erdi Aroan ozeanoari buruz zer ikuskera zuten, garai hartan astronomiaz, medikuntzaz eta itsasontzi teknologikoaz zer ezagutza zituzten, eta XVI. mendeko euskal emakumeek zenbateko garrantzia izan zuten, historiak orain artean kontuan hartu gabeak. Moluketara egindako bidaian Elkano nola hil zen ere ikus daiteke atarian, eta Getariako itsasgizonaren hainbat margolan eta eskultura ere bai. Patagoniako hegoaldean bizi ziren herrien kulturak eta mundu-ikuskerak ere Elkano Fundazioak diseinatutako edukien parte dira.
 
Las muestras digitales que hemos coordinado reúnen el resultado de las investigaciones realizadas estos dos últimos años por diferentes instituciones y expertos de nuestro entorno, como la Sociedad de Ciencias Aranzadi, Itsamuseum Bilbao o Euskal Itsas Museoa, así como por Virginia García, Daniel Zulaika, Javier Almazán, Miren Aintzane Eguiluz, Jose Angel Achón o Alberto Rodríguez.

A golpe de ratón, usuarios de cualquier parte del mundo podrán descubrir cuál era la concepción que se tenía del océano en la Edad Media, asomarse a los conocimientos de la época en materias como astronomía, medicina o tecnología naval, así como al papel que tuvieron las mujeres vascas del siglo XVI, hasta ahora olvidado por la historia. El portal recoge también la muerte de Elkano durante su segundo a las Molucas y las diferentes representaciones del marino de Getaria en pintura o esculturas. Las culturas y cosmovisiones de los pueblos originarios de la Patagonia Austral forman también parte de los contenidos diseñados por la Fundación Elkano.
SARTU ATARIAN
IR AL PORTAL

Euskal Hizkuntzalaritza 2020 DUko Jardunaldia

Euskal Hizkuntzalaritza 2020 DUko Jardunaldiak euskal diasporako hizkuntzalariak, gaur egun AEBetako unibertsitateetan aritzen direnak, eta Deustuko eta beste euskal unibertsitateetako hizkuntzalariak bildu nahi ditu, beraien azken ikerketak partekatzeko asmoz. Horretarako, irailaren 25eko arratsaldean, sei txosten aurkeztu eta eztabaidatuko dira Bilboko campusean.

EGUNERAKETA (2021eko urtarrilak 26): Jardunaldiaren bideoa hemen ikus daiteke:

MAHAI INGURUA: IRTENBIDE PROFESIONAL EZOHIZKOAK

Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduko, eta Euskal Hizkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Modernoetako gradu bikoitzeko ikasleei batik bat zuzendua. Gizarte eta Giza Zientzietako fakultateko gainerako titulazioetako ikasleentzat ere interesgarria.

Irakaskuntzako ohiko lan irtenbidearen ondoan, beste irtenbide batzuk ere egon daitezkeela erakutsiko diete mahaikideek egungo graduko ikasleei. Mahai inguruko gonbidatuak, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak, ez dira egun irakaskuntzan lanean ari .

Mahai ingurua: Irtenbide profesional ezohikoak

Euskal Hizkuntzalaritza 2019 DUko Jardunaldiak

Euskal Hizkuntzalaritza 2019 DUko Jardunaldiak euskal diasporako hizkuntzalariak, gaur egun AEBetako unibertsitateetan aritzen direnak, eta Deustuko eta beste euskal unibertsitateetako hizkuntzalariak bildu nahi ditu, beraien azken ikerketak partekatzeko asmoz. Horretarako, uztailaren 10eko goizean, zazpi txosten aurkeztu eta eztabaidatuko dira Bilboko campusean. Jardunaldiak bazkarian jarraituko du.

Bilboko Itsasadarreko Txistularien omenezko Plaka, El Perro kaleko biltoki historikoan

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 90 urte bete ditu aurten, eta ospakizun hauetan murgilduta, Elkartearen sorrera sustatu zuen txistulari taldeari omenaldia egingo dio, oroigarritarako plaka jarriz, taldea biltzen zen lekuan; Bilboko El Perro kaleko 2 eta 4 zenbakien artean jarriko da plaka, abenduaren 4an 12:00etan Bilboko Udalaren kolaborazioarekin antolatutako ekitaldian. Egun batzuk lehenago, abenduaren 1ean, Deustuko Unibertsitatean txistuari emango zaio protagonismoa.txakur kalea

Irudia: Eduardo Latorre

Datorren abenduaren 4an, astelehena, oroigarritarako plaka jarriko du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Bilboko El Perro kaleko 2 eta 4 zenbakien artean, elkartearen sorrera sustatu zuen Bilboko Itsasadarreko Txistulariak omentzeko. Izan ere, leku horretan zegoen El Perro taberna-jatetxean biltzen zen talde hau.

Euskal Gaien Institutuko ikerlari Alex Iribarrek antolatzen lagundu duen ekitaldia, eguerdiko 12:00etan egingo da, eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko zuzendaritzaz gain, bertan hartuko du parte Bilboko Alkatetzak, eta nola ez, Bilboko Udal Txistulari Bandak.

Bestalde, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen 90. urteurrenaren aitzakian, eta abenduaren 3a Euskararen Eguna dela kontuan hartuta, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak txistuaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu abenduaren 1erako. Izan ere, euskal kultura herrikoian, elementu garrantzitsua da txistua, eta era berean, interes ikaragarria duen elementua da, ikuspegi musikologikotik, soziologikotik, etnografikotik edo historikotik begiratuta. Azken batean, txistua aztertzeak ahalbidetzen du ikusten, historian zehar, nolakoak garen, nolakoak garela uste dugun eta nolakoak izan nahi genukeen.

Abenduaren 1eko ekitaldi hauek 12:00etan hasiko dira Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, Sabin Bikandi musikologian doktoreak eta Bilboko Udal Txistulari Bandako kideak emango duen hitzaldiarekin. Hitzaldian zehar, Bilboko Udal Txistulari Bandak ere hartuko du parte, hainbat adibide musikal eskainiz. Ondoren, 12:30ak aldera emanaldi txiki bat egingo du Klaustroan, luntxak iraun bitartean. Bukatzeko, 13:00ak aldera erromeria txiki bat egingo da.

Ekitaldi guztiak publikoari irekiak izango dira.

Elixabete Perezen hitzak IkerGazte 2017 Kongresuaren aurkezpenean

Egun on eta eskerrik asko Katakrak liburudendari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari bere etxean gu hartu eta etxean bezala sentitzeko aukera emateagatik.

Euskal Gaien Institutua eta Deustuko Unibertsitatea pozik daude euskal unibertsitateen topagunea den Udako Euskal Unibertsitatean auzolanean aritu ahal izateagatik. Zoritxarrez, unibertsitateok eguneroko jardunean ez dugu aukera handirik izaten elkarrekin lan egiteko.

Ikerketa euskaraz argitaratzea erraza ez da gaur egun, baina inork baldin badu horren ardura, euskal unibertsitateek, euskal unibertsitateok dugu batik bat ardura hori, eta ezin diogu erantzukizun horri bizkar eman. Are gutxiago eman behar diogu bizkarra ikerketarako ezinbestekoa den ikerketa bera euskaraz zabaltzeari, euskaraz gizarteratzeari.

Unibertsitateon ardura da, era berean, gazteak ikerketara bideratzea, eta euskal unibertsitateen ardura da gazteak euskaraz argitaratzera bultzatzea.

Aurreko saioan izan zuen erantzuna akuilu indartsua da EGIrentzat eta Deustuko Unibertsitatearentzat aurten eta hurrengo urteetan Ikergazten ere auzolanean jarraitzeko.

Al Instituto de Estudios Vascos y a la Universidad de Deusto les agrada poder participar en este punto de encuentro que es la Universidad Vasca de Verano. Desgraciadamente, en la vida cotidiana no suelen abundar posibilidades como esta, para poder trabajar conjuntamente.

Es cierto que no es tarea fácil publicar la investigación en euskera, pero, no cabe duda de que si hay alguien tiene alguna responsabilidad en ello, son, somos las universidades vascas; las universidades vascas no podemos sustraernos de este compromiso social. Aún menos podemos rehuir la tarea tan importante, para la propia investigación, como es la de socializar, difundir la investigación, en euskera.

Es también parte, una de las partes más importantes de la responsabilidad de las universidades impeler a los jóvenes a la investigación, y en el caso de las universidades vascas, a que los jóvenes investiguen y publiquen en euskera.

El IEV y la UD toman como acicate la buena aceptación que tuvo la edición anterior de Ikergazte, para continuar con la colaboración e entre las universidades este año y los próximos.

ueu ikergazte aurkezpena