Aurreko astean Garabideko lagunekin egindako mintegia laburtzen zaila izan bazen, zer esan gaur Txakur Gorria kolektiboaren eskutik bizi izan dugun Sormen Mintegiaz.
Akademiak sormena hil zuenekoa edo goizeko 9etarako planak @txgorria|rekin pic.twitter.com/etR77KI1Vr
— Euskal Gaiak Deusto (@euskalgaiak) October 17, 2018
Hasteko, ikus-entzunezkoekin hasi gara BertsoMovieda-ra aurkeztutako Dastatu eta Hartza zu lanak ikusi ahal izan ditugu pantaila handian Churruca aretoan. Galdu badituzu, edo berriro ikusi nahi izanez gero, hemen daude biak:
Ikus-entzunezko egarriak asetuta (edo), plastikara pasatu gara, baliabide eta teknologia “digital” oinarrizko baina sarri ahaztuegietara itzultzeko:
Hasi gara emaitza batzuk ikusten. pic.twitter.com/OcXetLoWTv
— Euskal Gaiak Deusto (@euskalgaiak) October 17, 2018
Tenperak, artaziak eta hitzak langai, parte-hartzaileek haien proposamenak landu dituzte musika lagun. Eta ondoren, azken ariketa: zer narrazio, zein kontakizun egin marraztutakoaren gainean (edo azpian, edo zehar). Banakakoak, taldekakoak eta kolektiboki irakurritakoak, denetarik izan dugu bertan ere.
Ezinezkoa laburtzen, eta errepikatzen zaila. Behin gertatzen diren gauza horietakoa.
Eskerrik asko bertaratutako guztioi, eta Bizkaiko Foru Aldundiari, bere laguntzarekin honelako ekitaldiak antolatzea posible egiteagatik.