Los días que cambiaron el futuro de Chile

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Fuad Chahín

Data: 2020/01/30

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Politika, Gizarte Zientziak

Etiketak: Txile, Politika, Gizarte garapen


Deskribapena

Joan den irailean, Txile “sutan kiskali” zen. Garraioaren tarifen igoerak leherrarazi zuen gizarte matxinada bizitzaren kostuaren igoeraren kontra, pentsioen jaitsieraren kontra, osasun arloko prezioen igoeraren kontra eta oro har klase politikoaren kontra. Diktadura erori zenetik ikusi gabeko jarraipen eta indarkeria izan zuten liskarrek eta ondorioak oso larriak izan ziren: hogeita zazpi pertsona hil ziren, milaka herritar eta karabinero zauritu, ia hamar mila pertsona atxilotu zituzten eta giza eskubideen urraketa larriak gertatu ziren, eta 3000 milioi dolarren galera ekonomikoak zenbatu zituzten. Herritarren arteko egon ezina oso hedaturik dago. Egun batzuk geroago, Ekuadorren, Bolivian edo Kolonbian ere ageriko egin zen.Protesta horiei erantzuteko, Txileko gobernuak “Gizarte Agenda Berria” iragarri zuen, pentsioen, osasun arloaren eta soldaten inguruko neurriekin. Txileko alderdi politiko guztiek sinatu dute “Gizarte Bakearen eta Konstituzio berriaren aldeko akordioa”, beste prozesu konstituzional bat bideratzeko.Fuad Chahínek, Alderdi Demokrata Kristauaren presidenteak eta akordioa sinatu zuenetariko batek, gatazka horren errealitatea ulertzen lagunduko digu. Haren ustez, istilu horiek herrialdearen garapenean baztertuta sentitzen den populazioaren desberdintasunaren eta sentimenduaren isla dira. Zelan bermatuko du klase politikoak duintasuna, justizia soziala eta demokrazia etorkizunean Txilen?

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Fuad Chahín: “Los días que cambiaron el futuro de Chile”

El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido

Zikloa: Laguntzeko Adi

Hizlaria: Gonzalo Fanjul

Data: 2019/12/10

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: Giza Eskubideak, Mugak, Errefuxiatuak


Deskribapena

Giza historia mugikortasun eta migrazioen historia da, batetik bestera doazen pertsonena, etorkizun oparoa eta segurtasun bila beste toki batera joaten direnena. Gurea bezalako herrialdeak migratzaileen jatorri edo hartzaile izan dira, unean-uneko egoeraren arabera. Denok gara, seguru asko, mugikortasun horren ondorengo.  Indarkeria eta desberdintasunak dira munduan lekualdaketarik gehien eragiten dutenak. Aldi berean, beldurra zabaltzen da eta immigranteen kontrako bazterkeriak diskurtso eta politika xenofobo eta defentsiboagoak ekartzen ditu.

Badira, hala ere, giza mugikortasuneko esperientzia positiboak, gaur egun ditugunak bezain murriztaileak eta beldurtiak ez direnak. Giza mugikortasunari buruzko kontakizun bat behar dugu, gaurkoa ordezkatuko duena, ezkerrak eta eskuinak arazo eta mehatxu gisa ikusten duten hori ordezkatuko duena.

Gonzalo Fanjulek, ikertzailea eta pobreziaren aurkako aktibistak, giza mugikortasuna jorratuko du, huts egin duen migrazio ereduari alternatibak emanez.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Gonzalo Fanjul: “El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido”

Educación, ciencia, conciencia

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Federico Mayor Zaragoza

Data: 2019/12/02

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Psikologia – Hezkuntza, Gizarte Zientziak

Etiketak: Herkuntza, Zientzia, Eskubideak


Deskribapena

1994an, Deustuko Unibertsitateak eta Nazio Batuen Erakundeak “Latinoamerikarako Giza Baliabideen Prestakuntzarako UNESCO Katedra” sortu zuten batera, gero eta ezagutza gehiago behar zuten eta giza kapitala prestatzeko gero eta behar handiagoa zuten herrialdeen garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzeko.

Gaur egun, mundua aro aldaketa batera bidean dago eta, testuinguru horretan, hezkuntzak inoiz baino garrantzi handiagoa du, pertsona heziak baino ez baitira gai izango askatasunez eta arduraz neurririk egokienak hartzeko eta ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarriko legatua etorkizuneko belaunaldiei ziurtatzeko.

Katedraren sorreraren lekuko izan eta 25 urtera, Federico Mayor Zaragozak, Farmaziako doktore, irakasle, poeta, politikari eta 1987tik 1999ra UNESCOren zuzendari nagusi izan zenak, XXI. mendeko hezkuntzaren erronkei buruzko hausnarketak partekatuko ditu: hezkuntzako eragileen papera, eta kalitatekoa, inklusiboa eta bizitzan zeharrekoa izango den hezkuntzaren aukerak.

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. Federico Mayor Zaragoza: “Educación, ciencia, conciencia”

Las claves del proceso catalán

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Marc Álvaro, Daniel Innerarity, Dani Álvarez, Lourdes Pérez

Data: 2019/11/19

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Politika, Espaina

Etiketak: Politika, Katalunia, Independentzia


Deskribapena

Kataluniako independentzia prozesua ari da agenda politikoa, soziala eta komunikatiboa markatzen azken hamar urteotan: mobilizazioak, subiranotasunaren aldarrikapena, kontsulta, alde bakarreko independentzia aldarrikapena, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea, hauteskundeak, epaiketa eta prozesuko liderren kontrako sententzia, protesta baketsuak eta bortitzak, etab.

Hainbeste idatzi eta hitz egin da “procés” delakoari buruz, beharrezkoa da egoera aztertzea eta gakoak interpretatzea emozioetatik haratago, Katalunia asalduraz beteko egoera horretara eraman duten prozesu mental eta politikoak ezagututa. Beraz, zer elementu beharko lirateke gatazkari irtenbide bat aurkitzeko, ikusirik gatazka, konpondu beharrean, gero eta gehiago korapilatzen dela?

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. “Las claves del proceso catalán”. Francesc-Marc Álvaro, Daniel Innerarity, Dani Álvarez, Lourdes Pérez

Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Luis Pedernera

Data: 2019/11/12

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Zuzenbidea, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: Haurtzaro, Eskubidea, Giza Eskubideak


Deskribapena

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena 1989ko azaroaren 20an onartu zen, 1959ko hitzarmenean ezarri ziren umeen eskubideen babesa ziurtatzeko. Lehenengoz aitortu zitzaien haurrei pertsona izaera, askatasunez eta duintasunez modu fisiko, mental, sozial, moral eta espiritualean garatzeko. Horregatik, hitzarmenak gida gisa funtzionatzen du estatuentzat, familientzat eta erantzukizunaren subjektu diren gainerako helduentzat ere.

Nazioarteko hitzarmen hori, Amerikako Estatu Batuek izan ezik, gainerako estatu gehienek berretsi bazuten ere, gaur egun umeen eskubide horiek askotan urratzen dira. Hala nola, osasuntsu garatzeko eskubidea eta beren gaitasunak garatzeko hezkuntza jasotzekoa aukera berdinekin. Horrez gain, kasu askotan, utzikeria, krudelkeria edota esplotazioa ere jasaten dituzte.

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. Luis Pedernera: “Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro”

Populismoa, nazionalismoa eta eliteen aurkako matxinadak

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Michael Sandel

Data: 2019/05/28

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Gizarte Zientziak

Etiketak: Filosofia, Politika, Etika, Justizia


Deskribapena

Michael Sandel “bizirik dagoen filofosorik bikainena” da askoren esanetan (Newsweek). Ezaguna da, Harvardeko Unibertsitatean filosofia politikoa irakasteaz gain, hausnarketa maila globalera eramatea lortu duelako; besteak beste, gai etikoak jendaurreko eztabaida irekietan planteatu dituelako eta entzuleen arteko solasa sustatu duelako. Brasilen ustelkeriari eta eguneroko bizitzako etikari buruzko eztabaida bat planteatu zuen eta 19 milioiko audientzia lortu zuen telebistan; Seulen, 14.000 pertsona hurbildu ziren haren hitzaldira. 2018ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa saria jasoari 29 hizkuntzatara itzuli dizkiote justizia, etika, demokrazia eta merkatuei buruzko idatziak eta milioika pertsonak jarraitzen dute “Justizia” izeneko ikastaro ospetsua (Harvarden online doan eskaini zen lehena) .Lanik irakurrienen artean, hauek aipatu daitezke: “Lo que el dinero no puede comprar: Los límites morales del mercado”, “Justicia. ¿Hacemos lo que debemos?”, eta “Contra la perfección. La ética en la era de la ingeniería genética”.Argibide gehiago:

Michael Sandelen web orria

Bideoa: “Global tour”

Bideo-elkarrizketa: “Hoy la gente solo escucha opiniones que refuerzan lo que ya cree"

 

DeustoForum MEDIA

Michael Sandel, Premio Princesa de Asturias de Ciencias Sociales 2018, en DeustoForum

David Parry. Opera bihotzetik

Zikloa: Opera bihotzetik

Hizlaria: David Parry

Data: 2019/05/20

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Aisia – Kultura


Deskribapena

David Parry orkestra zuzendari iradokitzailea da, opera eta sinfonia arloetako errepertorio ikaragarri zabala eta askotarikoa duena. Ezaguna da, mundu osoan italiar bel canto-aren zuzendari aparta izateaz gain, ingelesezko operaren defendatzaile sutsua delako; eta ohiz kanpoko opera-konposizio kontaezin ahalakoren berrebaluazioen arduradun izan da, sari ugari jaso dituzten produkzio eta grabazioena, nazioarteko kantaririk onenetariko batzuk lagun dituela eginak.

Moldakortasun, eragin eta bizitasun bakarreko maisua, operaren interpretazioaren batasunean kartsua. Davidek errealitate bihurtu du gaztaroan jaso zuen aholku hura: “Musikari bakoitza musika oso gogoko zuelako hasi zen. Zuzendarien lana maitasun hori berriro piztea da”.

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. David Parry. Ciclo Opera Bihotzetik zikloa

Foru hauteskunde eztabaida

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Markel Olano, Juan Karlos Izagirre, Denis Itxaso, María Valiente, Juan Carlos Cano

Data: 2019/05/13

Lekua: Donostiako Campusa

Gaia: Euskadi, Politika, Gizarte Zientziak

Etiketak: Politika, Eztabaida, Euskadi


Deskribapena

Foru hausteskunde eztabaida. Markel Olano (EAJ-PNV), Juan Karlos Izagirre (EHBildu), Denis Itxaso (PSE-EE), María Valiente (Elkarrekin Podemos) eta Juan Carlos Cano (PP)

DeustoForum MEDIA

DeustoForum Gipuzkoa. Debate electoral foral

Una Amazonia para toda la Humanidad

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Pedro Barreto Jimeno

Data: 2019/05/09

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: Ekologia, Indigenak, Giza eskubideak


Deskribapena

Pedro Barreto Jimeno kardinalak (S.J.), Huancayoko (Perú) artzapezpikuak, Peruko Apezpikuen Konferentziako presidenteordeak eta Eliz-Sare Panamazonikoko (REPAM) presidenteordeak, Sinodo Panamazonikokorako prestakuntza prozesuan agerian jarri diren erronkak azalduko ditu. Sinodoak Amazonia hartu du ardatz, 7 milioi eta erdi km2 hartzen dituen lurraldea, 300 komunitate indigenaren bizilekua, 240 hizkuntza baino gehiagoren kabia, eta haren inguruko gizarte eta ingurumen arazo konplexuen gertalekua.

Dena den, ekologiak ez du soil-soilik inguru berezi honetarako balio behar, mundu osoko herrialde indigena guztietarako baino, arazoa herrialde guztietan islatzen baita. Horregatik guztiagatik, erronka bat dugu: Amazonia gizateria osoarentzat dela jabetu beharra.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Cardenal Pedro Barreto Jimeno, S.J: "Una Amazonia para toda la Humanidad"

Cambio educativo y transformación digital: de la inclusión a la empleabilidad


Deskribapena

Hezkuntza sektorea ez dago industriak eta ekonomiak bizi duten iraultza digitaletik at, lan munduak inguru eta errealitate berrietara hurbiltzen gaituen honetan. Lanbide batzuk sortu, beste batzuk desagertu edo moldatzen ari dira eta horietarako gaitasun berriak eskatzen hasiak daude.

Baina, zelan ari dira hezkuntza erakundeak horri aurre egiten eta gazteak oraindik existitzen ez diren lanbideetarako prestatzen? Zelan berhezi nahi ditugu egungo profesionalak trebetasun berri horietan? Are garrantzitsuagoa, zelan aprobetxatu ahal izango dugu teknologia, inklusioa eta irisgarritasuna bezain alderdi garrantzitsuetako emaitzak hobetzeko?

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum con Isabel Celaá, ministra de Educación y Formación Profesional, sobre el cambio educativo y la transformación digital

El futuro energético

Zikloa: Asomándonos a un mundo digital

Hizlaria: Ignacio Sánchez Galán

Data: 2019/02/28

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Berrikuntza, Enpresa eta industria, Teknologia berriak eta Internet

Etiketak: Digital teknologia, Iraultza teknologikoa, Energia


Deskribapena

Sektore energetikoa bere-berea duen iraultza digitala bizitzen ari da eta kontsumoaren eskuragarritasuna, eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzea aurreikusten du adimendun kontadoreekin, datuen analitikarekin eta adimen artifizialarekin. Aldaketa prozesu horrek negozioaren arlo guztietan sortuko du balioa eta Iberdrola taldeak lan hori lideratzea hartu du misio, gizartea elektrifikatzeko (ibilgailu elektrikoa adierazgarririk onena duela) eta klima aldaketa kontrolatzeko erronka eskergei erantzunik onena eman nahirik

DeustoForum MEDIA

El presidente de Iberdrola Ignacio Sánchez Galán comparte en DeustoForum su visión del futuro energético en este mundo digital

La revolución de las canas

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Antonio Huertas

Data: 2019/02/18

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Politika, Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak

Etiketak: Zahartzaro, Politika, Gizarte berrikuntza, Hiritartasun


Deskribapena

Bizi baldintza hobeek eta medikuntzako aurrerapenek eragin dute gaur egun populazioaren % 95ek 65 urteko langa gainditzea. Bizi itxaropenak gora egiten du, urtean 4 hilabeteko martxan, eta milioika dira gaur egun bizitzako beste etapa bat gozatzen dutenak, lanean, aurrezten, sortzen eta kontsumitzen. Talde horrek industria berriak eta ekintzaile berriak garatzea ekarriko du, euretariko asko seniorrak, taldearen beharrizanak artatuz aukerak aurkeztuko dituztenak, inork halakorik zegoenik pentsatuko ez zuen tokian.

DeustoForum MEDIA

El Presidente de Mapfre Antonio Huertas interviene en DeustoForum con la charla: “La revolución de las canas”

Sir Peter Jonas. Opera bihotzetik

Zikloa: Opera bihotzetik

Hizlaria: Peter Jonas

Data: 2019/01/21

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Aisia – Kultura

Etiketak: Opera


Deskribapena

Ohituta gaude operaz entzuten protagonisten ikuspegitik, batez ere kantarien, orkestra zuzendarien eta eszena zuzendarienetik. Baina, oihalaren atzealdean lan egiten duten pertsona ugariez gain (horiek ez dituzte ikusleek inoiz ikusten), opera antzoki guztietan dago, puntaren puntan, dena zuzentzen duen buru bat, programazioak hainbat urteko aurrerapenez diseinatzen dituena eta artistak aukeratzen dituena.

Sir Peter Jonas Londreseko English National Operaren eta Municheko Bavariako Estatu Operaren arduradun artistiko gorena izan da. Aurretiaz, Chicagoko Orkestra Sinfonikoan lan egina zegoen, ukondoz ukondo, Sir Georg Solti-rekin.

Musikaren eta operaren munduarekin lotutako pertsona gutxik dute Sir Peter Jonasek adina kontu interesgarri kontatzeko, azken hamarkadetako kantari eta orkestra zuzendaririk garrantzizkoenak ezagutu baititu. Entzundakoan ulertuko dugu, seguru asko eta askoz hobeto gainera, zer den opera antzoki handi bat eta zelan funtzionatzen duen ikus-entzuleek ikusten ez duten guztiak.

DeustoForum MEDIA

Sir Peter Jonas, indiscutible referente cultural en el Reino Unido, participa en el ciclo Opera Bihotzetik

Roberta Alexander. Opera bihotzetik

Zikloa: Opera bihotzetik

Hizlaria: Roberta Alexandra

Data: 2018/12/04

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Aisia – Kultura

Etiketak: Opera


Deskribapena

Roberta Alexander soprano liriko estatubatuarrak, Mozart eta Pucciniren roletan estimu handia duenak, opera garaikideko lanak interpretatzeaz gain, ganberako errezitaldi eta oratorio eta lan sinfonikoak ere interpretatu ohi ditu maiz. Hainbat tokitan kantatu ohi du: Glyndebourne-ko jaialdian, Metropolitan Operan, Royal Opera House-n, Covent Garden-en, eta Milan, Berlin, Hanburgo, Viena, Zurich eta Veneziako antzokietan. Eta diskografia zabala du.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum con Roberta Alexander. Ciclo Opera Bihotzetik

Emakumeen Euskara Batua

Zikloa: Pioneras – Emakumeak leman

Hizlariak: Irene Arrarats, Miren Azkarate, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia

Data: 2018/11/30

Lekua: Donostiako Campusa

Gaia: Euskadi, Euskal hizkuntza – Euskal kultura

Etiketak: Emakumeak, Euskara


Deskribapena

Emakumeek zer leku izan duten eta egun duten euskararan batasun bidean aztertzea da jardunaldiaren helburu nagusia. Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazun, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko.Baina Arantzazuko biltzarrean non zeuden emakumeak? galdera hau izango da solasaldiaren abiapuntua ostiraleko jardunaldian.

DeustoForum MEDIA

Emakumeen Euskara Batua

Los retos de la transición energética mundial

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Sun Xiansheng

Data: 2018/11/20

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Enplegua eta ekintzailetza

Etiketak: energia


Deskribapena

Energia dute oinarri munduko ekonomia handienek hazteko eta ongizatea sortzeko. Gero eta ikatz gutxiagoko eredu energetikoetarako eta energia berriztagarrien iturri gehiagotarako trantsizioa gobernuen agendan dago. Eurei dagokie prozesu hori kudeatzea, euren produkzio ehunaren lehiakortasuna kinka larrian jarri gabe. Erronka global hori konplexutasun geopolitiko handiko eta petrolioaren menpekotasun altuko testuinguruan gertatzen ari da,

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del Secretario General del Forum Internacional de Energía, Sun Xiansheng

Kathrine Switzer berdintasuna gure helmuga

Zikloa: Pioneras – Emakumeak leman

Hizlaria: Kathrine Switzer

Data: 2018/11/13

Lekua: Donostiako campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: Berdintasuna, Emakumeak leman, Kirola, Emakumea


Deskribapena

1967an, emakume batek bere kirol grina berdintasunaren aldeko borrokaren zerbitzura jartzeko ausardia izan zuen. Keinu hori, ‘get out’aren aurreko erresistentzia hori, ikur bihurtu zen berehala. Orduz geroztik, emakume askok egin dute borroka espazio berriak irekitzeko bai kirolean eta bai gure gizartean, emakumeak ahalduntzea lortu nahian.

Kathrine Switzerek zuzen-zuzenean kontatuko digu DeustoForumen bere esperientzia. Marathon woman ezagunarekin kirolari, berdintasunari eta bizitzako filosofiari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Historia eginez. Berdintasuna helburu.

DeustoForum MEDIA

Kathrine Switzer, “Premio Deusto a los Valores en el Deporte”

Dinero, tecnología y vida

Zikloa: Asomándonos a un mundo digital

Hizlaria: Carlos Torres Vila

Data: 2018/11/05

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Berrikuntza, Enpresa eta industria, Teknologia berriak eta Internet

Etiketak: Finantzak, Iraultza teknologikoa, Etorkizun digitala


Deskribapena

Digitalizazioa sektore ekonomiko guztietan ari da eragiten, eta finantza arloa ez dugu salbuespen. Zalantzarik gabe, etorkizunean lider izango diren bankuak aldaketa digitalean arrakastarik handiena lortzen dutenak izango dira.

Gainera, inguru berri hori aukera iturri izango da eragile berrientzat, teknologiaren ahalari probetxu atera nahi baitiote negozio arlo batzuetan eta egungo liderrei erronka jo.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del consejero delegado de BBVA, Carlos Torres

La tecnología como factor de competitividad


Deskribapena

Automozioaren sektoreak munduko industria arloko enpleguaren % 30 hartzen du. Sektorea digitalizatzeak aukera emango du une horretara arte ezinak ziruditen eraginkortasun, kalitate eta pertsonalizazio mailak iristea, gauzen internetari, robot laguntzaileei, adimen artifizialari eta Big Datari esker. Gainera, auto elektriko, konektatu eta autonomoek errotik aldatuko dute garraioaren mundua eta gure hirien itxura. XX. mendearen hasieran, autoa funtsezkoa izan zen munduko industria, ekonomia eta gizartea aldatzeko, eta gaur ere hala izan daiteke berriro.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum del presidente de Gestamp Francisco J. Riberas

François Le Roux. Opera bihotzetik

Zikloa: Opera bihotzetik

Hizlaria: François Le Roux

Data: 2018/10/10

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Aisia – Kultura

Etiketak: Opera


Deskribapena

Frantziar baritono François Le Roux, historia osoan izan den paper operistikorik dotore, zail eta bitxienetakoaren interpreterik onena dela aitortu dute Debussy-ren “Pelléas eta Mélisande” operako Pelléas-en rolekoa.

 

Talentu handiko eta nortasun izugarriko pertsona honek lirikara hurbilduko gaitu, lan horri eskaintzen dion dedikazio eta maitasunetik. Bere bizitza, ibilbide musikal, pasadizo eta operari buruzko hausnarketa bereziaren bidez, operaren ikuspegi humanista, afektiboa eta intimoa partekatuko ditu gurekin, Luis Gago editore eta musika kritikariaren eskutik.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum y ABAO-OLBE del ciclo Opera Bihotzetik con el barítono François Le Roux

Disrupción exponencial

Zikloa: Asomándonos a un mundo digital

Hizlaria: José María Álvarez Pallete

Data: 2018/09/11

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Berrikuntza, Enpresa eta industria, Teknologia berriak eta Internet

Etiketak: Digitala, iraultza teknologikoa, etorkizun digitala


Deskribapena

Orain arte bizi izan den iraultza teknologikorik handienean murgilduta gaude eta sekula ikusi gabeko abiaduran ari da dena aldatzen: industria, turismoa, aisia, osasuna, hiriak, herritarren parte hartzea, etab.

Sekula ikusi gabeko eszenarioak sortuko dituen iraultza da, erantzun berriak beharko dituena: industriarako negozio eredu berriak; herritar digitalen eredu berria, eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren zehaztuko dituena; gazteentzako hezkuntza berria, oraindik existitzen ez diren lanbideetan lan egingo baitute.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de José María Alvarez-Pallete, CEO de Telefónica

¿Por qué tan tarde? El sentido de la resistencia judía

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Marian Turski

Data: 2018/06/28

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: erresintentzia, Judu, Nazismo


Deskribapena

92 urterekin, eta milioika pertsona akabatu zituen genozidio batetik bizirik irten ondoren, Marian Turski historialariak lanean jarraitzen du Holokaustoaren biktimen memoria zaintzen. Gizateriaren historiaren atalik beldurgarriena izan zen eta orduko sufrimendua eta heriotza “gogoratu egin behar dira gehiagotan errepika ez daitezen”.

1939an alemanek Polonia inbaditu ondoren, Marian Turski, haren gurasoak eta anaia txikia Lodz-eko ghettora eraman zituzten bortxaz. Handik Auschwitz-eko deuseztatze esparrura deportatu zituzten eta han erail zituzten aita eta anaia. Handik denbora batera, Marian Buchenwald-eko esparrura transferitu zuten eta, azkenik, Theresienstadt-en askatu, heriotzaren martxa baten ondoren.

DeustoForum MEDIA

El historiador Marian Turski, superviviente del holocausto y miembro del Consejo Internacional de la Fundación Museo Auschwitz, en DeustoForum

50 años educando para mejorar el mundo

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Ramón Flecha, Nelida Zaitegui,, Lourdes Villardón

Data: 2018/05/31

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Psikologia – Hezkuntza

Etiketak: Paulo Freire, Hezkuntza


Deskribapena

Paulo Freire es uno de los intelectuales de la educación más influyentes del siglo XX. En 2018, coincidiendo con la celebración del 50 aniversario de la primera publicación de su libro “Pedagogía del Oprimido”, su figura y pensamiento están siendo objeto de homenajes internacionales. En palabras del autor, “este libro no ha cambiado el mundo, pero sí ha cambiado a las personas que cambiarán el mundo”.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum "50 años educando para mejorar el mundo"

Humanae Vitaeren urteurrena: entziklika gogoangarriaren 50 urte

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Mario Iceta, Javier de la Torre

Data: 2018/05/17

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fe – Ética – Religión

Etiketak: Famlia, Eliza, Teologia


Deskribapena

“Amoris laetitia” exhortazio apostolikoan, Frantzisko aita santuak familiako maitasunaren gaia jorratu zuen, Paulo VI.ak ere “Humanae Vitae” entziklikan arlo batzuetan egin zuen bezala.  50 urte igaro dira ordutik eta, pastoraltza mailan, komeni da geure buruari galdetzea zer argi egin duen Espiritu Santuak Elizan; eta doktrina mailan, ikusi behar dugu zelan irakurri dokumentu zaharrena berrienaren argitan.

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. Mario Iceta y Javier de la Torre. Aniversario de la Humanae Vitae: 50 años de una encíclica memorable

Fake news y periodismo de paz: la verdad os hará libres

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Monseñor Lucio Adrián Ruiz

Data: 2018/05/10

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Gizarte Zientziak

Etiketak: Fake news, Kazetaria


Deskribapena

Komunikazioa gero eta arinagoa den inguruan eta sistema digitalean murgildurik gauden honetan, albiste faltsuak edo “fake news” izenekoak gero eta sarriagotan jasotzen ditugu.  Oinarririk gabeko edo itxuraldatutako berriak dira, irakurlea engainatu, manipulatu edo hirugarren bati ospea kentzen diotenak; estereotipoez, aurreiritziez edo erraz sortu daitezkeen emozioez baliatzen direnak.  Gure arreta erakartzen dute, egiantzekoak ematen dutelako.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Monseñor Lucio Adrián Ruiz: "Fake news y periodismo de paz: la verdad os hará libres"