El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido

Zikloa: Laguntzeko Adi

Hizlaria: Gonzalo Fanjul

Data: 2019/12/10

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: Giza Eskubideak, Mugak, Errefuxiatuak


Deskribapena

Giza historia mugikortasun eta migrazioen historia da, batetik bestera doazen pertsonena, etorkizun oparoa eta segurtasun bila beste toki batera joaten direnena. Gurea bezalako herrialdeak migratzaileen jatorri edo hartzaile izan dira, unean-uneko egoeraren arabera. Denok gara, seguru asko, mugikortasun horren ondorengo.  Indarkeria eta desberdintasunak dira munduan lekualdaketarik gehien eragiten dutenak. Aldi berean, beldurra zabaltzen da eta immigranteen kontrako bazterkeriak diskurtso eta politika xenofobo eta defentsiboagoak ekartzen ditu.

Badira, hala ere, giza mugikortasuneko esperientzia positiboak, gaur egun ditugunak bezain murriztaileak eta beldurtiak ez direnak. Giza mugikortasunari buruzko kontakizun bat behar dugu, gaurkoa ordezkatuko duena, ezkerrak eta eskuinak arazo eta mehatxu gisa ikusten duten hori ordezkatuko duena.

Gonzalo Fanjulek, ikertzailea eta pobreziaren aurkako aktibistak, giza mugikortasuna jorratuko du, huts egin duen migrazio ereduari alternatibak emanez.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Gonzalo Fanjul: “El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido”

Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Luis Pedernera

Data: 2019/11/12

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Zuzenbidea, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: Haurtzaro, Eskubidea, Giza Eskubideak


Deskribapena

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena 1989ko azaroaren 20an onartu zen, 1959ko hitzarmenean ezarri ziren umeen eskubideen babesa ziurtatzeko. Lehenengoz aitortu zitzaien haurrei pertsona izaera, askatasunez eta duintasunez modu fisiko, mental, sozial, moral eta espiritualean garatzeko. Horregatik, hitzarmenak gida gisa funtzionatzen du estatuentzat, familientzat eta erantzukizunaren subjektu diren gainerako helduentzat ere.

Nazioarteko hitzarmen hori, Amerikako Estatu Batuek izan ezik, gainerako estatu gehienek berretsi bazuten ere, gaur egun umeen eskubide horiek askotan urratzen dira. Hala nola, osasuntsu garatzeko eskubidea eta beren gaitasunak garatzeko hezkuntza jasotzekoa aukera berdinekin. Horrez gain, kasu askotan, utzikeria, krudelkeria edota esplotazioa ere jasaten dituzte.

DeustoForum MEDIA

DeustoForum. Luis Pedernera: “Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro”

Una Amazonia para toda la Humanidad

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Pedro Barreto Jimeno

Data: 2019/05/09

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak

Etiketak: Ekologia, Indigenak, Giza eskubideak


Deskribapena

Pedro Barreto Jimeno kardinalak (S.J.), Huancayoko (Perú) artzapezpikuak, Peruko Apezpikuen Konferentziako presidenteordeak eta Eliz-Sare Panamazonikoko (REPAM) presidenteordeak, Sinodo Panamazonikokorako prestakuntza prozesuan agerian jarri diren erronkak azalduko ditu. Sinodoak Amazonia hartu du ardatz, 7 milioi eta erdi km2 hartzen dituen lurraldea, 300 komunitate indigenaren bizilekua, 240 hizkuntza baino gehiagoren kabia, eta haren inguruko gizarte eta ingurumen arazo konplexuen gertalekua.

Dena den, ekologiak ez du soil-soilik inguru berezi honetarako balio behar, mundu osoko herrialde indigena guztietarako baino, arazoa herrialde guztietan islatzen baita. Horregatik guztiagatik, erronka bat dugu: Amazonia gizateria osoarentzat dela jabetu beharra.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Cardenal Pedro Barreto Jimeno, S.J: "Una Amazonia para toda la Humanidad"

La ciencia, la gran desconocida de los Derechos Humanos

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Mikel Mancisidor

Data: 2018/02/06

Lekua: Campus de Bilbao

Gaia: Derechos Humanos, Ciencias Sociales

Etiketak: Giza eskubideak, Zientzia, kultura


Deskribapena

Zientziarako giza eskubidea 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta berori garatu zuten Giza Eskubideetako itunetan sartuta zegoen. Eskubide horren konplexutasun teorikoak eta ondorio praktikoen zabalak, ordea, eskubidea gutxi garatzea ekarri zuen; eta, gaur egun ere, ia ezezaguna egiten zaigu.

Zientziarako eskubidea kultura eskubideen familiako dugu eta multzo horrek bultzada teoriko eta politiko azpimarragarria izan du azken urteotan, ondorio politiko eta judizial berritzaileak ekarri dituena. Zientzia eta haren emaitzak gero eta erabakigarriagoak izani, mundu mailan ongizate ekonomiko, sozial eta pertsonalerako, Giza Eskubideen atal horrek garrantzi handiagoa hartu du.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak arlo hori sustatzeko eginkizuna hartu zuen bere gain, eta datozen urteetan ikusiko ditugu politika zientifiko eta teknologikoen ondorio praktikoak, baita zientzian aritzen diren pertsonengan dituenak ere.

DeustoForum MEDIA

Conferencia  DeustoForum. Mikel Mancisidor: “La ciencia, la gran desconocida de los Derechos Humanos”

La responsabilidad de proteger: de idea-fuerza cosmopolita a norma cosmopolita blanda

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Caterina García

Data: 2017/10/26

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak

Etiketak: Giza Eskubideak, nazioarteko harremanak, justizia


Deskribapena

Babesteko erantzukizuna oinarri kosmopolitetatik sortzen den ideia edo araua da, giza eskubideetatik edo giza segurtasunetik. Aurreko esalditik ondorioztatzen denez, ez dago ahobatekotasunik ideia edo arautzat hartu behar den erabakitzeko orduan. Arautzat hartzen bada, aukerak ere ugariak dira: arau biguna, bilakatzen ari den araua ala sortzen ari den araua da?

Nazioarteko egungo gizartearen erronka da babesteko arduraren inspirazio kosmopolita eraginkortasun kosmopolita bihurtzea lortzea, giza segurtasuna eta giza eskubideen unibertsaltasuna bermatzeko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum e IDH. Caterina García: “La responsabilidad de proteger: de idea-fuerza cosmopolita a norma cosmopolita blanda”

Liburuaren aurkezpena. “Derecho de libre determinación y derecho a decidir: nueva soberanía y derechos humanos en el siglo XXI.”

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Xabier Ezeizabarrena

Data: 2017/07/14

Lekua: Donostiako Campusa

Gaia: Politika, Gizarte Zientziak

Etiketak: Eskubidea, Giza Eskubideak, Burujabetza


Deskribapena

DeustoForum MEDIA

DeustoForum Gipuzkoa. Presentación del libro: "Derecho de libre determinación y derecho a decidir: nueva soberanía y derechos humanos en el siglo XXI" de Xabier Ezeizabarrena

Los pueblos indígenas de África: atrapados entre la legitimidad de la normativa y su cumplimiento

Zikloa: Los Derechos Humanos cuestionados? Desafíos en un mundo en transformación

Hizlaria: Frans Viljoen

Data: 2017/06/14

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak

Etiketak: Giza eskubideak, indigenak, Afrika


Deskribapena

“Indigena” terminoak interpretazio ugari izan ditzake Zentzu orokor edo ohikoan, terminoak zera esan nahi du: “jatorriz toki edo lurralde batean egon den gauza edo pertsona eta beste batetik ez datorrena”.

 

Afrikan bizi diren afrikarrek kontinenteko “indigena” (aipatu dugun zentzuan) direlako sen sendoa dute.

Nazioarteko zuzenbidearen arabera, XX. mendean, “indigena” terminoa konkista espantsionista kolonialak eta indarkeriak asaldatutako komunitateek eurenaldarrikapenen oihartzun egiteko eta sustatzeko baliagarri zelako sortu zen. Amerika eta Australasian jatorria izanik, “indigena” hitza estuki lotuta egon zenhasieratik denboran arinago edo lehenago izateari, eraso eta konkista kolonialaren aurretik izateari (“lehenengo herrialde” nozioari loturik).

“Afrikar” ia guztiek “lehenengo herrialdetzat” jotzen dute euren burua. Beraz, nazioarteko zuzenbideak termino horri ematen zion zentzuak ez zuen zentzu handirik eurentzat.Afrikako herrialde indigenen errealitateaaztertzen saiatuko gara, baita eskubideak babesteko zein mekanismo duten ere.

DeustoForum MEDIA

Conferencia en DeustoForum de Frans Viljoen sobre los pueblos indígenas de África

La situación de los derechos de los pueblos indígenas


Deskribapena

Herrialde indigenen eskubideen aitortzan azken hamar urteotan aurrerapauso handiak eman badira ere, herrialde horiek atzerapen, pobrezia eta bazterkeria egoerei eginbehar izaten diete aurre euren herrialdeetan. Bai Nazio Batuen Erakundeak eta bai Amerikako Estatuen Erakundeak eskubideak aitortzeko prozesu garrantzitsua egin dute. Besteak beste, eskubide hauek aitortu zaizkie: lur, lurralde eta baliabideak izateko eskubidea; hizkuntza propioa erabiltzeko eskubidea; herrialde indigenen bizimoduari eragiten dioten garapen proiektuak onartzen direnean, aurretiaz informazioa jaso eta askatasunez erabakia hartzeko eskubidea. Garrantzi handikoa izan da, aro kolonialetik, herrialde horiek jasan dituzten bidegabekeria historikoak begien bistan jartzeko. Hala ere, bide luzea dago oraindik egiteko.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de  Nina Pacari: “La situación de los derechos de los pueblos indígenas”

Derechos Humanos y convivencia en México. Reflexiones a partir de la masacre de 43 estudiantes en Ayotzinapa


Deskribapena

2014ko irailaren 26tik 27rako gauean gertakari erabakigarri bat gertatu zen Mexikoren historia hurbilean: Guerrero estatuko Ayotzinapako Eskola Normaleko 43 ikasle indarrez desagertarazi eta sei pertsona erail zituzten, euretatik hiru ikasleak. Gertakari historiko horiek erabat markatu dute Ayotzinapa herriko bizimodua eta zauri irekia da herritarrentzat.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum. Carlos Martin Beristain: “Derechos Humanos y convivencia en México. Reflexiones a partir de la masacre de 43 estudiantes en Ayotzinapa”

Desigualdad infantil y políticas públicas en Euskadi

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlariak: Eva Silván, Juan José Ibarretxe, Gorka Urrutia

Data: 2017/02/14

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Euskadi, Politika, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak

Etiketak: politika, eskubide sozialak, giza eskubideak, desberditasun, haurtzaro


Deskribapena

Haurren arteko desberdintasuna Euskadin asko hazi da azken urteotan, batez ere, pobretutako populazioaren diru-sarrerak neurrigabe murriztu direlako, gainerako populazioarenekin konparatzen baditugu. Horrek izugarri zabaldu du tarteko errenta duten umeen eta errenta baxua duten umeen arteko etena. Guraso bakarra dutenak eta atzerritarrak dira kalterik handiena izan dutenak.

Euskadiko umeen arteko desberdintasun horren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko,

Save the Children erakundeak, umeen aldeko erakunde independenteliderrak, 

“Desheredados” (Ondasungabeak) txostena aurkeztuko du. Autonomia Erkidegoko egoeraren analisia egin eta umeek aukera berdinak izan beharra azpimarratzen du, baita eta zenbait gomendio eman ere helburu horretara heltzeko. Etorkizunera begira pentsatu eta lan egiten duen gizarteak, bere burua justutzat duenak, ezin die egungo umeen beharrizanei entzungor egin.

DeustoForum MEDIA

https://www.flickr.com/photos/deusto/sets/72157680345745426/with/32138150683/

Sin ellas no hay futuro


Deskribapena

Zelan bizi da emakume bat krisi humanitarioko egoeran? Imajina dezakezu? Datu bat: 800 emakume inguru hiltzen dira egunero, haurdunaldiko eta erditzean izandako arazoengatik. Hori zati bat baino ez da. Gehiago ere badago: amak umeari GIB birusa transmititzea, fistula obstetrikoa, sexu indarkeria, emakumearen bizitza arriskuan jartzen duten abortuak. Solasaldi honetan, emakumeengan, haien osasunean, bereziki ugaltzeko osasunean duen eragina aztertuko dugu eta zelan erantzuten dion Mugarik gabeko Medikuak erakundeak arazo horri.

Mugarik gabeko Medikuak gatazka egoeran dauden 60 herrialde baino gehiagotan ari da lanean. Halakoetan, osasuna izateko eskubidea ia luxuzko kontua da. 2015ean, 220.000 erditze artatu genituen, sexu indarkeriaren 11.000 biktimari lagundu genien, 6.800 emakume haurdun tratatu genituen, GIB birusa seme-alabei ez kutsatzeko. Baina gutxi iruditzen zaigu; halako heriotza gehiago saihestu nahi ditugu. Emakumearen osasuna, gizarte osoaren funtsezko parte den aldetik, hobe daiteke eta hobetu behar da, asko baitago jokoan: HAIEK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum “Sin ellas no hay futuro” con Nele Segers

Justicia sin fronteras. Migraciones masivas y lucha contra la impunidad

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Fannie Lafontaine

Data: 2016/02/22

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak, Euskadi, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena

Etiketak: Giza Eskubideak, migraciones, justizia


Deskribapena

Fannie Lafontaine hizlariak “Justicia sin fronteras. Migraciones masivas y lucha contra la impunidad” hitzaldia eskaini zuen, Aparteko hitzaldia zikloaren barruan, Bilboko campusa (2016/02/22).

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de Fannie Lafontaine sobre las migraciones masivas

Globalización y los derechos humanos, uno de los retos del siglo XXI

Zikloa: Zuzenbide Fakultatea

Hizlaria: José Antonio Pastor Ridruejo

Data: 2011/10/19

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak

Etiketak: Giza Eskubideak, globalizazio


Deskribapena

José Antonio Pastor Ridruejo hizlariak “Globalización y los derechos humanos, uno de los retos del siglo XXI” hitzaldia eskaini zuen, Zuzenbide Fakultatea zikloaren barruan, Bilboko campusean (2011/10/19).

DeustoForum MEDIA

https://youtube.com/watch?v=9_Tvsa_5oHM%26index%3D15%26list%3DPLC64529FDA5D89AE5

Los derechos humanos en las relaciones internacionales contemporáneas

Zikloa: Gaur egungo gaiak

Hizlaria: Juan Antonio Carrillo Salcedo

Data: 1994/02/15

Lekua: Bilboko campusa

Gaia: Giza Eskubideak

Hitzaldiaren testura jotzeko modua (ES)


Deskribapena

Juan Antonio Carrillo Salcedo hizlariak “Los derechos humanos en las relaciones internacionales contemporáneas” hitzaldia eskaini zuen, Gaur egungo gaiak zikloaren barruan, Bilboko campusean (1994/02/15).