Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: José Ignacio García
Data: 2018/04/18
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena
Etiketak: Laudato Si, Ekologia
Deskribapena
DeustoForum MEDIA
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: José Ignacio García
Data: 2018/04/18
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena
Etiketak: Laudato Si, Ekologia
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Simon Manley
Data: 2018/03/21
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Europa, Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak
Etiketak: Brexit, Erresuma Batua, Europa
2017ko martxoaren 29an ekin zien Britainiar gobernuak Europar Batasunetik irteteko baldintzak eta Batasunarekin aurrerantzean izango duen harreman statusa zehazteko negoziazioei. Bederatzi hilabete lehenago, Erresuma Batuko hautesleek Europar Batasunetik irtetearen aldeko botoa emana zuten.
Erresuma Batua ez zen Europar Batasuna sortu zuten estatuetako bat izan. Baina 1973an sartu zenetik, eraginik handieneko kideetariko bat izan da. Britainia Handiak Europar Batasunetik irteteko erabakiak, Europako gainerako estatuekiko harremanetan aldaketa dakar, jakina; baina, Theresa May lehen ministroak dioen bezala, Erresuma Batuak harreman estua izan nahi du EBrekin, bai ekonomian eta merkataritzan, bai defentsan eta segurtasunean. Batzuen eta besteen interesak egokitzea eta Brexitaren eragina ahalik eta txikiena izatea denen erronka da, baina ez zailtasunik gabeko erronka.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Daniel Innerarity
Data: 2018/03/15
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Gizarte Zientziak
Etiketak: Politika, Demokrazia
Bizi dugun aldaketa garaiak politikaren errotiko aldaketa eskatzen du. Demokrazia gero eta konplexuagoa da eta tentsio, aurrerabide eta atzerabideak bizi ditu.
Eragile politiko ugariek eta, ondorioz, logika oso desberdinak izateak, garaien aztoramenak, gizarte sareek sortutako abiada biziak eta kontsulta edo parlamentuen erabakien zalantzazko legezkotasunak ziurgabetasuna eragiten digute. Egoerak, zalantzarik gabe, filosofia politiko berria eskatzen dute.
Ciclo: Begiradak
Ponentes: Mª Mar Magallón, José Ignacio Munilla
Fecha: 06/03/2018
Lugar: Campus San Sebastián
Temática: Fe – Ética – Religión, Cooperación – Solidaridad – Desarrollo, Ciencias Sociales
Etiquetas: Valores, Ética, Desarrollo
Ciclo: Begiradak
Ponentes: Cristina Garmendia, Iñaki Gabilondo
Fecha: 21/02/2018
Lugar: Campus San Sebastián
Temática: Política, Innovación, Ciencias Sociales
Etiquetas: Innovación, Politica, Tecnología
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Mikel Mancisidor
Data: 2018/02/06
Lekua: Campus de Bilbao
Gaia: Derechos Humanos, Ciencias Sociales
Etiketak: Giza eskubideak, Zientzia, kultura
Zientziarako giza eskubidea 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta berori garatu zuten Giza Eskubideetako itunetan sartuta zegoen. Eskubide horren konplexutasun teorikoak eta ondorio praktikoen zabalak, ordea, eskubidea gutxi garatzea ekarri zuen; eta, gaur egun ere, ia ezezaguna egiten zaigu.
Zientziarako eskubidea kultura eskubideen familiako dugu eta multzo horrek bultzada teoriko eta politiko azpimarragarria izan du azken urteotan, ondorio politiko eta judizial berritzaileak ekarri dituena. Zientzia eta haren emaitzak gero eta erabakigarriagoak izani, mundu mailan ongizate ekonomiko, sozial eta pertsonalerako, Giza Eskubideen atal horrek garrantzi handiagoa hartu du.
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak arlo hori sustatzeko eginkizuna hartu zuen bere gain, eta datozen urteetan ikusiko ditugu politika zientifiko eta teknologikoen ondorio praktikoak, baita zientzian aritzen diren pertsonengan dituenak ere.
Zikloa: Begiradak
Hizlariak: Izaro Andrés, Jon Maya
Data: 2017/12/09
Lekua: Donostiako Campusa
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: José Mª Guibert, Xabier Albistur
Data: 2017/11/13
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Euskadi, Enpresa eta industria
Etiketak: Lidergo, Ignacio de Loiola
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Caterina García
Data: 2017/10/26
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Giza Eskubideak, Gizarte Zientziak
Etiketak: Giza Eskubideak, nazioarteko harremanak, justizia
Babesteko erantzukizuna oinarri kosmopolitetatik sortzen den ideia edo araua da, giza eskubideetatik edo giza segurtasunetik. Aurreko esalditik ondorioztatzen denez, ez dago ahobatekotasunik ideia edo arautzat hartu behar den erabakitzeko orduan. Arautzat hartzen bada, aukerak ere ugariak dira: arau biguna, bilakatzen ari den araua ala sortzen ari den araua da?
Nazioarteko egungo gizartearen erronka da babesteko arduraren inspirazio kosmopolita eraginkortasun kosmopolita bihurtzea lortzea, giza segurtasuna eta giza eskubideen unibertsaltasuna bermatzeko.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Guillermo Guerrero
Data: 2017/10/25
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Enplegua eta ekintzailetza, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena
Etiketak: Colombia, Bakea, Adiskidetze
Ikerketa eta Hezkuntza Popularraren Zentroa-Bakerako Programa (CINEP/PPP) Kolonbiako Jesusen Konpainiaren orientabideetatik abiatuta, gizarte aldaketa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko fundazioa da. CINEP/PPP-ak gizarte justuago, demokratikoago eta baketsuago bat eraikitzeko egiten du lan, baztertutako gizon-emakume eta biktimen alde eginez.
Asmo horretan, bakea eraikitzeko, giza garapen integrala eragiteko, eskubideak gauzatzeko eta demokrazia hedatzeko alternatibak sortzen ditu, ikerketa eta informazio ekoizpena, hezkuntza, gizarte prozesuen indarketa, intzidentzia eta komunikazioaren bitartez.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Xabier Ezeizabarrena
Data: 2017/07/14
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Politika, Gizarte Zientziak
Etiketak: Eskubidea, Giza Eskubideak, Burujabetza
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Denis Itxaso, Kino Martínez, Paul Liceaga, Asier Pereda, Maite Valmaseda
Data: 2017/06/22
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak, Aisia – Kultura, Turismoa
Zikloa: Los Derechos Humanos cuestionados? Desafíos en un mundo en transformación
Hizlaria: Frans Viljoen
Data: 2017/06/14
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Giza Eskubideak
Etiketak: Giza eskubideak, indigenak, Afrika
“Indigena” terminoak interpretazio ugari izan ditzake Zentzu orokor edo ohikoan, terminoak zera esan nahi du: “jatorriz toki edo lurralde batean egon den gauza edo pertsona eta beste batetik ez datorrena”.
Afrikan bizi diren afrikarrek kontinenteko “indigena” (aipatu dugun zentzuan) direlako sen sendoa dute.
Nazioarteko zuzenbidearen arabera, XX. mendean, “indigena” terminoa konkista espantsionista kolonialak eta indarkeriak asaldatutako komunitateek eurenaldarrikapenen oihartzun egiteko eta sustatzeko baliagarri zelako sortu zen. Amerika eta Australasian jatorria izanik, “indigena” hitza estuki lotuta egon zenhasieratik denboran arinago edo lehenago izateari, eraso eta konkista kolonialaren aurretik izateari (“lehenengo herrialde” nozioari loturik).
“Afrikar” ia guztiek “lehenengo herrialdetzat” jotzen dute euren burua. Beraz, nazioarteko zuzenbideak termino horri ematen zion zentzuak ez zuen zentzu handirik eurentzat.Afrikako herrialde indigenen errealitateaaztertzen saiatuko gara, baita eskubideak babesteko zein mekanismo duten ere.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Marcelino Oreja, Pedro Solbes, Jon Azua
Data: 2017/06/12
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Europa, Politika, Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak
Erromako Ituna sinatu eta 60 urtera, Europa berriro dago kolokan. Gertakari erabakigarriek astintzen dute: 2008an lehertutako krisi ekonomikoa, Siriako gerraren ondoriozko migrazioen olatu eskerga, Erresuma Batuak Europar Batasuna uzteko erabaki atzeraezina, eta ultranazionalismo separatisten erretena zabaltzea, besteak beste. Bada garaia Bruselak bere buruari ispiluan begiratu eta berriro definitzeko, jarraipena ziurtatu ahal izateko.
Zikloa: Los Derechos Humanos cuestionados? Desafíos en un mundo en transformación
Hizlaria: Nina Pacari
Data: 2017/05/31
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena
Etiketak: Giza eskubideak, indigenak
Herrialde indigenen eskubideen aitortzan azken hamar urteotan aurrerapauso handiak eman badira ere, herrialde horiek atzerapen, pobrezia eta bazterkeria egoerei eginbehar izaten diete aurre euren herrialdeetan. Bai Nazio Batuen Erakundeak eta bai Amerikako Estatuen Erakundeak eskubideak aitortzeko prozesu garrantzitsua egin dute. Besteak beste, eskubide hauek aitortu zaizkie: lur, lurralde eta baliabideak izateko eskubidea; hizkuntza propioa erabiltzeko eskubidea; herrialde indigenen bizimoduari eragiten dioten garapen proiektuak onartzen direnean, aurretiaz informazioa jaso eta askatasunez erabakia hartzeko eskubidea. Garrantzi handikoa izan da, aro kolonialetik, herrialde horiek jasan dituzten bidegabekeria historikoak begien bistan jartzeko. Hala ere, bide luzea dago oraindik egiteko.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Daniel Carreño
Data: 2017/05/30
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Berrikuntza, Enpresa eta industria
Etiketak: Revolución digital
Digitalizazioa dela eta, munduak historian izan duen iraultzarik handienetakoari egin behar dio aurre; eta ez dago jarduera edo sektorerik aldatu barik geratuko denik. Izan ere, “Big Data”, “gauzen interneta”, 3D inprimaketa, robotika, adimen artifiziala edo errealitate birtuala, besteak beste, aldatzen ari dira enpresen negozio ereduak, joko arauak eta lehiakortasuna.
Zikloa: Ongizatea eta lehiakortasuna
Hizlariak: Joseba Egibar, Miren Larrion, Lander Martínez, Alexia Castelo, Borja Sémper
Data: 2017/05/24
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak
Etiketak: Ongitasun, Lehiakortasun, Herrialdeak
La jornada contó con una conferencia-debate en el marco del ciclo Bienestar y Competitividad en la que participaron: Joseba Egibar (EAJ-PNV), Miren Larrion (EH Bildu), Lander Martínez (Elkarrekin Podemos), Alexia Castelo ( PSE-EE) y Borja Sémper (PP)
Zikloa: Los Derechos Humanos cuestionados? Desafíos en un mundo en transformación
Hizlaria: Carlos Martin Beristain
Data: 2017/04/25
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak
Etiketak: Giza eskubideak, Mexico
2014ko irailaren 26tik 27rako gauean gertakari erabakigarri bat gertatu zen Mexikoren historia hurbilean: Guerrero estatuko Ayotzinapako Eskola Normaleko 43 ikasle indarrez desagertarazi eta sei pertsona erail zituzten, euretatik hiru ikasleak. Gertakari historiko horiek erabat markatu dute Ayotzinapa herriko bizimodua eta zauri irekia da herritarrentzat.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Sonia Gaztambide
Data: 2017/04/07
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Psikologia – Hezkuntza, Gizarte Zientziak, Osasuna – Prebentzioa
Etiketak: osasun, Jakiunde, acromegalia
Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, bere Ohiko Bilkura ospatuko du Deustuko Unibertsitatean apirilaren 7an. Akademia, urtean birritan biltzen da Ohiko Bilkuran, eta udaberriko Bilkura hau euskal kultura arloko unibertsitate batean izango da, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatea izango da 2017an anfitrioi. Biltzar honen esparruan, Jakiundek honako hitzaldi hau eskainiko du DeustoForumen, etorri nahi duten guztientzako.
Akromegalia da, behin pertsonaren hazkundea amaitutakoan, hazkunde hormonaren gehiegizko jarioak eragiten duen gaixotasuna. Kasurik gehienetan, hipofisiko tumore onbera batek eragiten du eta batzuetan herentziazko sindrome baten barruan ere ager daiteke. Prebalentzia 40-60 kasukoa da milioi bat biztanleko, eta gaixotasun arrarotzat hartzen da (5 kasu baino gutxiago 10.000 biztanleko).
Aldaketa fisikoak eragiten ditu (aurpegieran, eskuak eta oinak hazten dira), alterazio osteoartikularrak, loaldiko buxatze apnea, karpoko kanalaren sindromea, diabetesa, hipertentsioa, miokardipatia, etab. Heriotza tasa adin eta sexu bereko populazio orokorrarena baino altuagoa da. Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrarekin, hazkundearen hormonaren maila kontrola daiteke eta heriotza tasa eta gaixotasun horri lotutako beste batzuk murriztu.
5 eta 8 urte bitarteko atzerapena dagoela estimatzen da, lehen sintomak antzematen direnetik. Hori dela eta, aurre egin behar zaio akromegaliari, hazkundearen hormonaren eragina jasotzen den denbora murrizteko eta, hartara, heriotza tasa eta gaixotasunari lotutako beste gaixotasun batzuk ere mugatuagoak izan daitezen eta gaixotasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobea izan dadin.
Zikloa: Conferencias Extraordinarias
Hizlaria: Miguel Zugaza
Data: 2017/04/06
Lekua: Campus Bilbao
Gaia: Gizarte Zientziak
Etiketak: museo
“Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía” hitzaldiaren bitartez, azken hamarkadetan museoek bizi izan dituzten aldaketa handien inguruan hausnartzen saiatuko gara. Joera sozio-ekonomikoetako izan diren aldaketen isla baino ez dira aldaketa horiek, gure hiri eta herritarrei eragiten dieten aldaketenak. Horretarako, Bilbora egindako joan-etorria baliatuko du. Izan ere, Bilbo museoen bitartez moldatu den hiriaren azterketa kasurik paradigmatikoena bilakatu da. Horrela, fenomeno global hori tokiko ikuspegi batetik aztertuko du.
Nazioarte mailan dagoen museo handietariko baten zuzendaritzan, Prado Museoarenean, izan duen esperientzia hurbila eta Bilboko Arte Ederren Museoan hasi berri duen etapa kontuan hartuta, gaur egun museoek bizi dituzten paradigma aldaketak izango ditu hizketa gai Miguel Zugazak.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Miguel Zugaza
Data: 2017/04/06
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Euskadi, Gizarte Zientziak, Aisia – Kultura
La conferencia de Miguel Zugaza, director del Museo de Bellas Artes de Bilbao, “Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía”, se celebró el 6 de abril de 2017, en la Universidad de Deusto (Campus Bilbao)
Zikloa: Global Law
Hizlaria: Spencer Boyer
Data: 2017/04/05
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Nazioartea, Politika, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak
Etiketak: AEB, Globalizazio, Politika, Nazioarteko
Globalizazioa erreferente bihurtu da gaur egungo harremanetan, eta horren adierazpenik agerikoena da estatuen mugen gaindiko era guztietako interakzio geldi ezina. Horrek guztiak dakartzan aldaketa ekonomiko, sozial eta kultural, politiko eta juridiko bizi, konplexu eta askotarikoak erronka ikaragarriak planteatzen dizkio Zuzenbidearen munduari.
Nazioarteko inguru horretako lege arazo konplexuen analisiak errealitatearen ikuspegi kosmopolita izatea eskatzen du. Zuzenbide Fakultatearen 130. urteurrena dela eta, Amerika eta Txinako unibertsitateetako legelari punta-puntakoek eta espezialitate desberdinetakoek nazioarteko egungo gai juridiko bizi-biziak jorratuko dituzte. Haien esperientzia eta testuingurutik egindako hausnarketek aberastu egingo dute gure ikuspegia mundu globaleko Zuzenbidearen konplexutasunaz.
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Izaskun Saéz de la Fuente, Xabier Etxeberria, José Antonio Zamora
Data: 2017/03/09
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Derechos Humanos, Euskadi, Ciencias Sociales
Etiketak: etika, Euskadi, Indarkeria, biktimak, enpresa
DeustoForum, en colaboración con el Centro de Ética Aplicada-CEA, presentó el 9 de marzo de 2017, “Misivas del terror”, un análisis ético-político de la extorsión y la violencia de ETA contra el mundo empresarial. Esta investigación del CEA desvela algunos de los principales entresijos de la extorsión, una forma de violencia ejercida por ETA que buscó convertir a sus víctimas en copartícipes forzosos de su actividad criminal. Responde al deber de memoria, condición imprescindible para regeneración de la convivencia ciudadana, y lo hace mediante la denuncia del mal injustamente cometido. Más información: bit.ly/2mBgn7b
Zikloa: Ongizatea eta lehiakortasuna
Hizlariak: Javier Pradini, Nuria Gisbert, Andoni Isasti, Marcos Muro
Data: 2017/03/03
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak
Etiketak: Herrialdeak, Lehiakortasuna, Ongitasun
Zikloa: Ongizatea eta lehiakortasuna
Hizlaria: Matthias Firgo
Data: 2017/03/02
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Enpresa eta industria, Gizarte Zientziak
Etiketak: ongitasun, Lehiakortasun, Herrialdeak
Zikloa: Teologia: Jainkoa eta Gizartea
Hizlariak: Rafael Aguirre, Salvador Pié-Ninot
Data: 2017/02/23
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Fe – Ética – Religión
Etiketak: erlijio, kristautasun, teologia
Bibliari buruzko ikasketak izan dira duela mendeetatik ikasketa teologikoen puntako ikasketak, zientzia historikoekin (arkeologia, filologia, soziologia, historia, etab.) izan duten harremanagatik eta beste zientzia batzuetako metodoak eta oinarriak bateratzen zituztelako. Horrek tentsioa eragin du une askotan eta gatazkaz beteko historia komunera eraman ditu. Horretaz mintzatuko dira Teologia Fakultateak antolatu duen hitzaldi honetara gonbidatu ditugunak.Zein da Bibliaren ikasketek hausnarketa teologikoan duten tokia? Badute tokirik eta zein da toki hori oinarrizko teologian (zein puntutaraino da Bibliako testua hausnarketa teologikorako abiapuntu eta zelan?)? Zeintzuk dira biek dituzten erronkak eta zein erronka planteatzen dituzte, kezka teologikoetatik aparte, batzuetan egiten diren ikasketa biblikoek? Galdera horiek izango dira jorratuko diren puntuetariko batzuk.
Zikloa: Kazetaritza konprometitua krisi garaietan
Hizlaria: Pepa Bueno
Data: 2017/02/16
Lekua: Donostiako Campusa
Gaia: Komunikazioa, Gizarte Zientziak
Etiketak: Krisi, Kazetaritza
Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Eva Silván, Juan José Ibarretxe, Gorka Urrutia
Data: 2017/02/14
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Euskadi, Politika, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak
Etiketak: politika, eskubide sozialak, giza eskubideak, desberditasun, haurtzaro
Haurren arteko desberdintasuna Euskadin asko hazi da azken urteotan, batez ere, pobretutako populazioaren diru-sarrerak neurrigabe murriztu direlako, gainerako populazioarenekin konparatzen baditugu. Horrek izugarri zabaldu du tarteko errenta duten umeen eta errenta baxua duten umeen arteko etena. Guraso bakarra dutenak eta atzerritarrak dira kalterik handiena izan dutenak.
Euskadiko umeen arteko desberdintasun horren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko,
Save the Children erakundeak, umeen aldeko erakunde independenteliderrak,
“Desheredados” (Ondasungabeak) txostena aurkeztuko du. Autonomia Erkidegoko egoeraren analisia egin eta umeek aukera berdinak izan beharra azpimarratzen du, baita eta zenbait gomendio eman ere helburu horretara heltzeko. Etorkizunera begira pentsatu eta lan egiten duen gizarteak, bere burua justutzat duenak, ezin die egungo umeen beharrizanei entzungor egin.
Zikloa: Teologia: Jainkoa eta Gizartea
Hizlaria: Antonio González Fernández
Data: 2017/01/26
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa
Etiketak: kristautasun, erlijio, eliza
1517an, Martin Luterok 95 tesi argitaratu zituen Elizak egindako “abusuak” zirela eta. Gertaera erabakigarria izan zen Erreformaren mugimenduan. Hain zuzen ere, aurten betetzen dira 500 urte mendebaldeko Elizaren mendeetako banaketa mingarri hartatik. Urteurren hori eta “Kristauen Batasunaren aldeko otoitz-astea” ospatzen direla eta, DeustoForumek Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin bat egin du eta hitzaldi bat antolatu du justifikazioaren dotrinari buruz, protestanteen, katolikoen eta protestantismoaren adarren arteko banaketaren arrazoi izan zenetakoari buruz. Fedeari eta egintzei, gizakiaren borondateari eta Jaungoikoarenari, aukeramenari eta predestinazioari ematen zaien papera banaketa eta eztabaidako elementu bat izan da. Horren inguruan sakontzeko eta hausnartzeko, Antonio González Fernández filosofo eta teologoa hurbilduko zaigu, Xavier Zubiri Fundazioko Ikerketa eta Argitalpenen zuzendaria.